EDE: Gizarte Natura/ Boluntariado Ambiental en Orduña

Kaixo lagunok,

Luzaroan egon gara ingurumen voluntariotza ekintzarik iragarri gabe, beste lan batzuetan murgilduta egon bait gara, baina hemen gaituzue berriro ekintza berriekin!

Oraingo honetan 2014 urtean Urduñan eraiki genuen urmaela egokitu eta suhaizka batzuk landatuko ditugu anfibioentzako erakargarriagoa izan dadin.  Ekintza polita izango da, eta familia guztiak parte hartzeko modukoa!

Ekintza otsailaren 20an (larunbata) izango da, eta Urduñako tren geltokian gelditu gara 9:30etan. Beharrezko material guztia guk jarriko dugu, zuek arropa erosoa eta oinetako egokiak (mendiko botak edo katiuskak) eramateaz bakarrik arduratu behar zarete. Informazio guztia atxikitako dokumentuan ikus dezakezue.

Animatzen bazarete eskertuko genizueke guri mezu bat helaraztea etortzen zareten pertsona kopurua adieraziz, materiala kalkulatu ahal izateko.

Mila esker eta laster arte!!

VoluntariadoAmbientalEDE

 

Arrate López Markina
Partekatu!