Euskalerriko Eskautak Bizkaia Korrikaren 23. edizioan

Euskalerriko Eskautak Bizkaia Korrikaren 23. edizioan

2024-03-22 Berriak Nabarmena 0

 

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak Korrikaren 23. Edizioan, 1873. kilometroa babestu du aurtengoan. Lekukoa elkarrekin eraman dute Mikel Aspanok, federazioko lehendakariak, eta Joseba Segurak, Bilboko gotzainak. Gainera, Bizkaiko eskaut taldeetako partaide askorekin batera egin dute Bilbotik egin duen ibilbidearen zati bat, euskarari babesa eta gure hizkuntzarekiko konpromisoa adierazteko. Parte hartze honekin erakusten dute euskal kultura nortasuna defendatzeko ideiaren inguruan duten adostasun eta batasuna.

 

 

Korrika lasterketa baino askoz gehiago da; Euskal Herri osoan zehar, 11 egunez eta eguneko 24 orduetan dabilen ekitaldia da, lekukoa eskurik esku emanez eta euskararen erabilera eta irakaskuntza aldarrikatzen eta defendatzen. Korrika AEK-k antolatzen du, eta kultura- eta gizarte-adierazpen horrek milaka pertsona batzen ditu euskara babesteko helburuarekin. Korrikaren edizio guztiek indartzen dute euskara mantendu beharreko altxorra izateaz gain, erabili eta aldarrikatu beharrezko hizkuntza eta tresna dela.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar