Gazteleraz >>

Kaixo, egun on: 


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan enplegu eta etxebizitza teknikari bila gabiltza, 2016ko urtarriletik aurrera lanpostua betetzeko Gasteizen.Zuen elkartean deialdi honen zabalpena egitea eskatzen dizuegu:

30 urte baino gutxiago baldin badituzu, euskal gazteriaren egoera eta baldintza sozioekonomikoak ezagutzen badituzu eta gazteen eskubideen alde lan egin nahi baduzu, euskara maila altua badaukazu eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidali zure curriculuma eta motibazio gutun bat egk@egk.org helbidera azaroaren 16a (astelehena) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “ENPLEGUA ETA ETXEBIZITZA”.

Atxikita dagoen dokumentuan, deialdiaren xehetasun guztiak irakur daitezke eta informazio guztia ere eskuragarri dago esteka honetan.

Dudaren bat izanez gero, interesa duten pertsonek 94 4436143 edo 945 220601 telefonoetara dei dezakete (8.30etatik 14.00etara).

Zuen interesekoa izango delakoan, mila esker!

Partekatu!