Elkarrizketa Maria Manriqueri Bizkaia Irratian : “Taldeen eta familien erantzuna oso positiboa izan da”
COVID 19ren ondorioz alarma-egoera aldarrikatu zenetik, taldeen errealitatea aldatu egin da eta jarduerak eta bilerak telematikoki egitera egokitu behar izan dute. Bizkaiko eskaut mugimenduaren barruan bizi dugun egoera horren berri eman digu Mariak Bizkaia Irratiko “Lau Haizetara” saioan.