Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) gogotsu hasi dute urtea eta jada, lanean jarri dira. Besteak beste, Emantzipa…zer?  Enplegu eta etxebizitza lantaldearen urteko lehen bilera egingo dute:
Zer da?: gazteok emantzipazio eta enplegu arloko politika publikoak lantzeko espazioa da, gazteon iritzi eta proposamenak administrazioari helarazteko asmoz.

Data: Otsailak 6, arratsaldeko 17:00etan.

Non: EGKren Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44 baxua).

Gai ordena: Aurreko urteko balorazioa eta aurtengo proposamenen lanketa.

Informazio guztia albiste honetan duzu. Eta edozein zalantzarekin bizibaldintzak@egk.eus helbidera idatzi edo 945220601 zenbakira deitu.

Asko dugu gazteok esateko enplegu eta emantzipazioaren gainean. Etorri eta egin ezazu zure ekarpena, denak beharrezkoak dira-eta!

Partekatu!