#Boluntaldia argazki-lehiaketa abian! EGK

  • Nola islatuko zenuke zure bizipena boluntariotzan? Nolakoa da zuretzat boluntariotza? Adierazi ezazu argazki batean

  • Urriaren 31a arte zure argazkia hezkuntza@egk.eus helbidera bidal dezakezu

Gazte boluntarioek urtean zehar egiten duten lana ukaezina da. Izaera askotako elkarteetan gizartean identifikatutako beharrei erantzuten saiatzen dira eta, zoritxarrez, ez du merezi duen aitortza. Hori dela-eta sustatu zen #IzanZuAldaketa. Aurten pausu bat haratago joan nahi dute eta #Boluntaldia argazki-lehiaketaren bitartez zure esperientzia baliatu egiten den guzti hori ikusarazteko.

Zer da zuretzat boluntariotza? Nola irudikatuko zenuke? Nola islatuko zenuke zure bizipena boluntariotzan? Nolakoa da zuretzat boluntariotza? Adierazi ezazu argazki batean!

#Boluntaldia lehiaketako oinarriak

Lehiaketa honen bitartez, boluntarioen lana balorean jartzeaz eta honen zabalpena egiteaz gain gazteek gai honen gainean hausnartzea da asmoa. Alor teknikotik ez da mugarik ezarri. Hau da, argazkiak egiteko edozein gailu erabili daiteke (argazki-kamera, mugikorra, bideokamera) eta irudian moldaketak, edizioak edo testuak txerta daitezke. Horretarako hauek dira ezarri dituzten epeak:

  • Argazkien bidalketak: urriaren 31ra bitartean (gaueko 00:00etan).
  • Bozketak eta epaimahaiaren erabakia: azaroaren 1etik 25era.
  • Sarien jakinarazpena eta sari-banaketa: azaroaren 25etik abenduaren 2ra.

Gainera, sari apartak prestatu dituzte!

  • Lehenengo saria: Egonaldi bat bi pertsonentzako “zuhaitz etxeak” arbola-etxoletan.
  • Bigarren saria: Liburu sorta bat.

Hemen irakur ditzakezu oinarriak bere osotasunean:

Oinarriak

 

Zure argazkiak hezkuntza@egk.eus helbidean jasoko dituzte urriaren 31 arte (barne) JPG edo irudi formatuan. Eta kanpainak ahalik eta oihartzun gehien izan dezan zabal ezazu zure inguruan! Erabakia abenduaren 2an boluntariotzaren nazioarteko egunaren harira antolatuko duten topaketan jakinaraziko dute.

Informazio gehiago nahi baduzu, boluntariotza bitartez gazteek egindako lana azpimarratzeko ideiarik baduzu edo bestelakorik kontatu nahi badiezu, idatzi hezkuntza@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 944436143 (Irati) zenbakira.

Partekatu!