Euskalerriko Eskautak Bizkaiko Asabak/Aintzanako Topaketa

Pasa den urtean Euskalerriko Eskautak Bizkaia-ren 50 urteurrena ospatu genuen, eta aurten ere Bizkaiko delegazioarentzat garrantzitsuak izan zareten pertsonekin batu nahiko genuke, eta horregatik Topaketa batera gonbidatu nahi zaituztegu. Elkartze hau, maiatzaren 3an izango da, 19:30tan EEB-ko delegazioan (Barria, Plaza Nueva 4-3).

Topaketa, etorri nahi duten pertsona guztientzat zabalik egongo da. Topaketa hau, urte hauetan gertatu diren momentuez hitz egiteko eta informazio guzti hau nola batu dezakegun pentsatzeko da. Norekin hitz egin pentsatzeko, zein dokumentu berreskuratu e.a.

Egun honetan, eskultismora gertuak diren pertsonak, gurekin egotea nahiko genuke, pertsona horiei esker eskultismoa errealitate bat bai da Bizkaian. Argazkiak eta dokumentuak ekartzera edo emailez bidaltzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Edozein zalantza izanez gero bizkaia@eskaut.org emailean galde dezakezue.

Eskerrik asko, maiatzaren 3an elkarrekin egongo gara. Mezua zabal ezazu!!

Itxaroten zaitugu!!

 

Partekatu!