Deustuko Unibertsitateak aldi berri bati eman dio hasiera “Transforming our world together/ Mundu berri baten alde elkarlanean diharduten pertsonak” lelopean. Testuinguru honetan, topaketa bat antolatu nahi dugu Deustun gure unibertsitatearekin harremanetan dauden eskaut guztientzat: ikasleak, ikasle ohiak… Horietakoa bazara, zuretzat da gonbidapena:

 

Eguna: Apirilak 10, 14:00etatik 15:30era.

Lekua: Deusto Campus.

 

Topaketaren helburu nagusia da elkar ezagutzea eta eskaut mugimenduak unibertsitatean izan ditzakeen ekintza aukerak zehaztea. Hau izango da egitaraua:

 

  1. Aurkezpena.
  2. Elkar ezagutzeko dinamika eta parte hartzeko aukerei buruzko jarduera.
  3. Deusto Campuseko proposamenari buruzko informazioa.
  4. Ondorioak eta ekintzak.

 

Bazkaria egongo da saio osoan zehar.

Topaketan parte hartu nahi baduzu, mesedez, bete ezazu inprimaki hau

Partekatu!