Ingurune segurua

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak, hezkuntza-elkarte gisa, haur eta gazteentzako ingurune seguruak sustatzen ditu, inolako indarkeria fisiko edo psikologikorik ez dagoen jarduera eta espazioekin.

Familiaren eta gizartearen arteko topagune egokia ahalbidetzen duten jarduerak garatzen dira.

Eskaut taldeak funtsezko esparrua dira prebentzio-politikak garatzeko. Aldaketaz beteriko adinean dauden eta heldutasunerako erabakigarriak diren neska, mutiko eta gazteen multzo zabal batean parte hartzen dute.

 

Euskalerriko Eskautak Bizkaia, ingurune segurua

Haurrak babesteko ahaleginaren ondorioz, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak haur eta nerabeen aurkako indarkeriaren aurkako Babeserako Protokoloa sortu du. Protokolo horretan, haurrak eta gazteak babesteko mugimenduan garatzen ari diren jarraibideak biltzen dira.

Dokumentu honetan indarkeriazko egoerak (tratu txarrak, abusuak) eragin ditzakeen edozein jarduera edo jarreraren prebentzioan jartzen da arreta. Helburua da adingabeak ahalduntzea eta, aldi berean, pertsona heldu arduratsuak prestatzea. Halaber, mugimenduan dauden adingabeekin boluntario gisa jardun ahal izateko beharrezkoa den oinarrizko prestakuntza gaitu da.

 

Salaketen kanal etikoa

Zero tolerantzia abusuaren aurrean. Erabateko irmotasunez jokatu behar da. Haurrak babestea lehentasunezko zereginetako bat da, eta irizpide horri jarraituz, taldeei salaketen eta jardunbide egokien kanal etiko bat ematen zaie, haurren eskubideen aurkako edozein egoeraren aurrean prebenitzeko, kontrolatzeko eta erreakzionatzeko.

Kanal honen helburua da edozein pertsonak edo erakunde/elkartek gure erakundeko edozein pertsonak izan dezakeen jokabide irregularra, etikoa edo desegokia salatu eta/edo jakinarazi ahal izatea. Euskalerriko Eskautak Bizkaiak ordezkaritzarekin harremanetan jartzen den edonor animatzen du bere salaketak edo lagungarri izan dakigukeen edozein zantzu helaraztera.

 

Babes – protokoloa

 

Honako hauen lankidetzarekin: