Errefuxiatuen aldeko lasterketa solidarioa! CEAR-Euskadi
Ekainaren 23an, larunbata, errefuxiatuen aldeko “La Bilbao Refugio” lasterketa solidarioa egingo da Bilbon, bigarren aldiz.
Iaz, 600 lagun mobilizatu genituen errefuxiatuen eskubideen alde, hau da, hainbat arrazoi direla medio etxetik ihes egin behar izan duten eta gaur egun herrikide ditugun pertsona horien eskubideen alde. Hainbat eta hainbat dira gerratik edo miseriatik ihesi joandakoak –hala nolaAbdoul, Mohamed eta Oleksandr–; beste hainbat, berriz, indarkeria matxistatik, ezkontza behartuetatik, sexu-esplotaziorako salerosketatik edo LGTBIen aurkako jazarpenetik ihesi joandakoak dira –Jeanne, Sara eta Clara, esaterako–.
Bigarren edizio honetan, berriro mobilizatu nahi ditugu kausa honekin sentsibilizatuta dauden pertsona guztiak. 5 kilometroko ibilbidea izango da, Bilboko erdigunean zehar; lehiaketa ez denez, lasterka nahiz oinez egin ahal izango da.Ibilbidea amaitzean, Guggenheim museoko zabalgunean, Batukale izeneko Batukadarekin dantza egingo dugu, ondoren Diversion Rock taldeak zuzeneko kontzertu bat emango du eta txosna bat egongo da 15:00etara arte, errefuxiatu guztiei elkartasuna erakusteko.
Izena emateko 10 euro ordaindu behar da, eta kamiseta tekniko bat eta janari-poltsa bat jasoko dira trukean.
Lasterketatik ateratzen diren irabazi guztiak CEAR-Euskadiko Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordearen proiektuetarako erabiliko dira.
Eman izena!
Aukeratu lasterketan soinean eramango duzun kamiseta edo kamisetak (ikusi neurriak beherago), gehitu orgatxora eta jarraitu erosteko urratsei. Behin ordainketa egindakoan, automatikoki emango duzu izena, eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, kamisetak jasotzeko egunak eta lekuak zehazteko. Ezin bazara etorri baina lagundu nahi baduzu, egiteko aukera daukazu eta Bizkaian ez bazara bizi, etxera bidaliko dizugu kamiseta.