Animazio soziokulturaleko eskola 2019-2020

ANIMAZIO SOZIOKULTURALEKO ESKOLA 2019/2020 IKASTURTEA
Animazio soziokulturalak (ASK) errealitatearen dinamizaziorako estrategia eskaintzen du: banakoen partaidetza aktiboaren, inguruko eragileen eta mugimendu osoa katalizatzen duten elkarteen bidez. Oinarrian, pertsonengan eragiten du biztanleria aktiboaren eta sortzailearen garapena bultzatuz. Beste
maila batean, komunitatearen eremuan lan egiten du eta izaera globaleko edo partekatutako behar eta interesak irudikatzen ditu. Horiek gai dira emaitza gisa ehun sozial egonkor eta zurruna eragiteko pertsona eta erakundeen arteko ekintza-proposamenak sortzeko.

EDE Fundazioaren Dinamizazio Soziokomunitarioaren Eskolak dinamizazio-lanak egiteko beharrezkoa den prestakuntza eskaintzen du, marko komunitarioan nahiz erakundeen barne-eremuan.

ZERGATIK IKASI ASK DIPLOMA?
Animazio Soziokulturaleko Diplomak zure prestakuntza akademikoa osatzen du. Aisialdi-mundutik (begiraleak, zuzendaritza…) edo esku-hartze sozialeko beste arlo batetik etorrita ere.

ASK diplomak tresnak eskuratzen, birziklatzen, kontzeptu ugariri izena jartzen eta egiteko modu berrietan sakontzen laguntzen dizu. Esku-hartze sozialaren inguruko ikuspegi handiagoa ematen dizu.

Diplomak testuinguru ezberdinetan kokatzen zaitu: inguruko errealitatearen ezagutza, beste pertsona batzuekin egindako kontrastea eta bilaketa, motxilan ekar dezakezuna eta beste batzuek egiten dutena, adibidez.ASK Diplomak zure proiektu-ideia bideratzen lagunduko dizu.

Helburua pertsonak eta erakundeak aldaketa sozialerako abian jartzea da eta, horretarako, parte hartze soziala, komunitateko garapena, inplikazioa eta abarrak bultzatu nahi ditugu norberaren eta guztion interesetatik abiatuta eta lortu nahi dugun aldaketaren partaide izanda.

 

Nori bideratua:
Boluntariotza-erakundeetan eta -elkarteetan dinamizazio-lanak gauzatzen dituzten 21 urtez gaindiko pertsonak.

Helburuak

  • Komunitateko partaidetza eta garapena bultzatzeko esku-hartzearen estrategia gisa ASK-k duen ahalmena bistaratzea.
  • ASK-ko programen prestakuntza eta gauzatzea erakundetik ikastea eta probatzea.
  • Komunitateko eta taldeko inguruneetan ASK tresnak abian jartzeko beharrezko ezagutza eta abileziak eskuratzea.

Info gehiago:

Animazio soziokulturaleko eskola

Partekatu!