@EskautakBizkaia-k TRATU ONen astean parte hartzen du

@EskautakBizkaia-k TRATU ONen astean parte hartzen du

2023-05-17 Berriak Nabarmena 0

TRATU ON NAZIOARTEKO MINTEGIA: Babesa eta tratu ona hezkuntza ez-formalean

Nagore, Euskalerriko Eskautak Bizkaiko haur eta nerabeak babesteko ordezkariak, Kiribil Sareak eta EDE Fundazioak antolatutako “TRATU ON: Babesa eta tratu ona hezkuntza ez-formalean” proiektuan parte hartzeko aukera izan du, Italiako Sociale E.D.I Onlus kooperatibarekin eta Zipreko Frederick University-rekin hausnarketa eta lan guneak partekatu ditugu.

Mintegia 4 egunetan egin da, eta parte hartu duten erakundeen artean ideiak eta proposamenak bildu ditugu. Lehenengo egunean, parte hartu duten erakundeak aurkeztu ziren: Italia EDI Onlus, eskolako ongizatearen, hezkuntzaren eta eremu digitaleko babesaren, larrialdi-egoeren aurreko erantzunaren eta ingurumenaren jasangarritasunaren ildoan lan egiten duena.

Zipreko Frederick University-k, alde batetik, arte, komunikazio eta ikasketa kulturaletako irakasleak ezagutzeko aukera eskaini digu, eta bestetik, hezkuntza eta gizarte zientzietako eskola ezagutarazi digu. Gainera, Forest School haur-hezkuntzako eskola aurkeztu digute, Forest metodologian oinarritzen dena, esperientzien bidezko ikaskuntzarekin eta natura-ingurunearen esplorazioarekin oso lotuta dagoena, eta horrek gure taldeetan dugun eskaut metodologia gogorarazi digu.

Lehen harreman horretan, lehenik eta behin, mintegian landuko genituen funtsezko kontzeptuak bateratzen hasi ginen, eta erakunde eta profesional gisa dugun ikuspegia partekatu genuen, ingurune seguruari, haurrei eta nerabeei tratu ona eta babesa emateari eta indarkeria motatzat hartzen dugunari dagokienez.

Topaketaren bigarren egunean, haur eta nerabeentzako babesguneak eta espazio seguruak eraikitzeko bidean ditugun erronka, behar eta aukerei buruz hausnartzen aritu ginen.

Asteazkenean, “TRATU ON Sareak eginez: haurtzaroarekiko tratu onean aurrera egiteko gakoak” jardunaldian izan ginen.

Naiara San Martin (EDE Fundazioa) eta Josu Grandibalek (Kiribil Sarea) dinamizatutako mahai-inguruan egin diren ekarpenal entzun ditugu. Hauek osatu zuten mahaia: Jaione Altuna (Argizaiko abokatua eta kudeatzailea), Ainhoa Allende (Gizarte Hezitzaile, Pedagogoa, eta BBK Familyko koordinatzailea), Eider Txarterina (Soziologoa eta gazteria-teknikaria), Jesus Sanchez (Pediatra eta Ausartzen elkarteko boluntarioa), Blanca Garate (Pedagoga, Berritzegune Nagusia), Miren Irune Muguruza (Eusko Jaurlaritza).

Atsaldean, babes-ordezkariaren profilari, funtzioei eta zereginei buruz hausnartzen jarraitu ginen. Gure esperientzia partekatu genuen eta Italiako gure lankideen ekarpen oso interesgarriak jaso genituen. Laburbilduz, guztiok bat etorri ginen gakoa sare-lanean dagoela esatean eta batzen gaituzten loturak sendotzean, eguneroko lana kontrastatzeko eta elkarri errazteko.

Mintegia amaitzeko, erakunde parte-hartzaile bakoitzaren jardunbide egokiak ezagutzeko aukera izan genuen, eta parte-hartzaileen ekarpenen ideiak eta lan-ildoak eskuratu genituen. Ingurune segurua eremu digitalean, haurrek babes-politikak eta ingurune babesleak eta seguruak sortzen parte hartzea, boluntario guztiak prestatzeko beharra, prebentzioa, kontzientziazioa, etab.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar