Eskautok gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan
- Bizkaiko gizarte mahaiak “Mintzaskaut” ekintza proposatu zuen trebeak eta begiraleen artean euskaraz hitz egiteko topagunea eskainiz
- Taldeak ez dira atzean geratu eta hainbat ekintza berri egin dituzte euskaraldian zehar
Aurten, euskara sustatzearen helburuarekin euskaraldiaren ekintza proposatu da berriro ere, gure ingurukoekin daukagun hizkuntza ohiturei buelta eman ditzagun. Hortaz, belarriprest eta ahobizi rolaz gain, arigune rola proposatu da eragile, elkarte, enpresa desberdinak euskararekiko konpromezua hartu ditzaten, euskara hitz egiteko aukera bermatuz uneoro entitate barruan zein kanpoko harremanetan.
Bizkaiko delegaritza proposamen honetara batu gara eta 15 egunetan zehar arigune izan gara, elkarteko kide bakoitza ahobizi edo belarriprest konpromezua hartuz. Horretaz gain, Bizkaiko gizarte mahaiak “Mintzaskaut” ekintza proposatu zuen trebeak eta begiraleen artean euskaraz hitz egiteko topagunea eskainiz. Parte hartutakoak esperientzia berriz errepikatzeko gogoekin gelditu dira, haien esanetan “momentu barregarriak eduki ditugu eta erlazio eta hizkuntza ohitura berriak sortu ditugu”, “dinamika dibertigarriak eta giro ezin hobea izan dugu gure taldean”, “tresna polit honi esker jende berria ezagutu dut, gizarte mahaietan lantzeko ideiak atera ditut eta istorioak elkarbanatu eta gogoratu ditugu”. Mila esker zuen parte hartzeagatik Iñigo, Amaia, Andima, Angela, Ane, Maria, Nagore eta Iratxe!
Baita ere, Bizkaiko taldeak ez dira atzean geratu eta hainbat ekintza berri egin dituzte egun hauetan zehar, betirako ohiturak bihur daitezen. Hainbat taldeek, Kilimusi, Inurri, EskuBeltz, Goizale, Indautxu, Errekalde… ariguneak sortu dituzte eta begiraleak rol desberdinak aukeratu dituzte eta baita auzo edo herrietako ekintzetan parte hartu dute. Beste batzuk, ekintza desberdinak egin dituzte adar desberdinekin euskararekin disfrutatzeko, hausnartzeko eta konprometitzeko, Euskai eta Errekalderen kasuan. Goizalek Mikroipuin bat kontatu digute haien sareetan eta Errekaldeko begiraleek 15 urrats bete dituzte haien egunerokotasuna euskalduntzeko. Zenbait taldeek haien sare sozialen bidez euskararekiko duten konpromezua gogorarazi dute egun hauetan zehar.
Mila esker guztioi
eskautok gehiago,
gehiagorekin
eta gehiagotan
euskalduntzen baitgoaz!