Euskalerriko Eskautak Bizkaia 2021 Bake Topaketan parte hartzera animatzen zaitu

Euskalerriko Eskautak Bizkaia 2021 Bake Topaketan parte hartzera animatzen zaitu

2021-02-10 Sailkatu gabea 0

Pandemiak eragindako inguruabar bereziak kontuan hartuta, bake eta adiskidetzearen aurtengo topaketa –Bake Topaketa- deszentralizatuta egingo da Eleizbarruti osoan eta “urrutiko presentzia”-erara, datorren otsailaren 20an, goizez eta jardunbide bi–taldean eta bakarka-garatuz.

Jardunbide telematikoa taldean:

10:00: Harrera, hasierako otoitz laburra eta topaketaren aurkezpena
10:15: Ikus-entzunezko proposamena: «Zentzuzko oroimena»
11:00: Azken otoitz laburra eta baterako jardunbidearen amaiera

Jardunbidea bakarka:

11.30-13.00 h.: Norbere eta lekuko oroimena helarazi eta beste batzuenakaz aurrez aurre jarri

EL PASADO QUE SEREMOS / ETORKIZUNEZKO IRAGANA, «Nire Zerbitzariak justizia ekarriko dau egiaz» (Is 42, 3), goiburuaren bidez topaketaren helburua nabarmendu gura da, hau da, kristau alkarteko helduengandik gazteengana oraintsu arte bizi izan dogun indarkeriazko historiaren inguruko oroimena helarazteko lanariekin, erizpide ebanjeliko eta etikoetatik, helarazi daiten oroimen hori eleiz alkarteak adiskidetzerako bidean dan gizarteari egiten deutsan ekarpen baliotsu izan daiten. Jakina, helburu hau lortu ahal izateko, ezinbestekoa da aparteko ahalegina – eleizbarrutian, lurraldean, herri bakotxean- gazteek bat egin daien eleiz topaketa honen aurtengo ekitaldiagaz. Honako honegaz batera bialtzen dogun kartelak guzti hori jaso eta agertzera emon gura dau.

Taldeko jardunbide telematikoa (bere sasoian, dagokiozan estekak iragarri eta eskainiko dira), On Joseba Segura Eleizbarrutiko Gotzain Administratzailearen agurragaz hasiko da eta, ondoren, saioaren inguruko azalpenak emon eta otoitzaldi laburra egingo da.

Otsailaren 20an egingo den 2021ko Bake Topaketaren deialdiko materiala bidaltzen dizuegu, hau da: jardunaldia azaltzeko gutuna, iragartzeko kartela eta memoria pertsonala egiteko gidoaia.

Horren berri ematera animatzen zaituztegu eta, jakina, parte hartzera.

Agur bero bat.

Dagokiozan artxioboak

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar