Euskalerriko Eskautak Bizkaiak bere aktibitate guztietan Ingurune Segurua lortzeko tresnak garatzen jarraituko du

Euskalerriko Eskautak Bizkaian lehentasunezkoa da gure haur eta gazteei ingurune segurua bermatzea. Horregatik, joan den ikasturtean hainbat ekintza egin ziren: guztien adostasunez onartu zen Babes Protokoloa Asanbladan, eta gure  formakuntza eskolarekin, EDE Fundazioa, koordinatuta, Monitoretza eta Zuzendaritza ikastaroen barruko edukiak zabaldu dira. Gainera, Scouts MSCren jokabide kodea inplementatu da Bizkaiko eskaut taldeen barruan, eta monitoreei artxibategi bat eman zaie, Ingurune Seguruko tresna legal eta pedagogiko guztiekin.

Bizkaiko eskaut mugimenduak gure aktibitateak ingurune seguruan egiten lagunduko duten hainbat tresna lantzen jarraitu behar du. Taldeetan bost koordinatzaile sartu ondoren, mahai gainean ditugun ekintzak honako hauek dira: gure komunikazio-kanalak egokitzea, 2022ko uda honetako kanpamenduak materialak sortzea, eta, azkenik, Ingurune seguruko Ekintza Planari jarraipena ematea.

 

 

 

Gainera, azpimarratzekoa da gure webgunean atal bat dagoela Ingurune Seguruarekin zerikusia duen guztirako. Bertan, haurrak eta gazteak babesteko politika erakusten da, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak sustatu duena, eta salaketa-kanalarekin osatzen da.

 

Partekatu!