Euskalerriko Eskautak Bizkaiak bat egin du mugetako errefuxiatuen egoeraren salaketekin

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak bat egin du mugetako errefuxiatuen egoeraren salaketekin

2020-03-18 Sailkatu gabea 0

Europako mugetan azken egunotan ematen ari den indarkeriaren eta giza eskubideen urraketaren ondorioz, ongi etorri errefuxiatuak eta beste kolektibo sozial batzuek egindako salaketarekin bat egiten dugu Euskalerriko Eskautak Bizkaia-tik.

Gure idearioa eskuan hartuta, benetako bake kultura baten aldeko apustu garbia eta beharrezkoa egiten dugun mugimendua gara, “Bizitzeko eskubidearen eta giza eskubideen alde, hauen urraketa dakarren edozein ekintza salatuz eta horren aurka eginez”. Gainera, “Benetako kulturartekotasunaren alde egiten dugu; alderdi kulturalean uniformea ez den gizarte baten alde; errespetuan, elkarrizketan, elkarbizitzan, elkarrekiko aberastasunean eta kultura ezberdinen arteko elkarreraginean oinarritutako gizarte baten alde”.

Honekin, beste ahots batzuekin bat egiten dugu, Frantzisko aita santuarena kasu, gogorarazten diguna:

“Pertsona migratzaileen presentziak, batzuetan deseroso, gutxi batzuei erreserbatutako baina askoren esplotazioaren gainean eraikitako aurrerapen baten mitoak ezabatzen laguntzen du. Kontua da, beraz, gu izan gaitezen horiek ikusten lehenak, eta horrela lagun diezaiegun besteei emigrantearengan eta errefuxiatuarengan aurre egin beharreko arazo bat ez ezik, abegi egin, errespetatu eta maitatu beharreko anai-arreba bat ere, Probidentziak gizarte justuagoa, demokrazia osoagoa, herrialde solidarioagoa, mundu anaiagoa eta kristau komunitate irekiagoa eraikitzen laguntzeko eskaintzen digun aukera bat, Ebanjelioaren arabera”

(aita Frantzisko Santuaren mezua migratzailearen eta errefuxiatuaren mundu egunerako).

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar