Euskalerriko Eskautak Bizkaiko Asanblada Ohikoa
Euskalerriko Eskautak Bizkaiak bere ohiko asanblada ospatuko du azaroaren 26an. Goizeko 10etatik aurrera Bizkaiko eskauten gazte arduradunek topaketa honetan parte hartuko dute, eta besteak beste data garrantzitsuak, kargu berriak eta erakunderako interesgarriak diren gaiak landu dira.
150 gazte baino gehiago parte hartuko dute eskultismoarekiko konpromisoa erakutsi egin duen asanblada honetan. Aisialdi Heziketan erreferentzia izateari jarraitzen dugula adieraziz, 8 eta 18 urteren arteko gazteriarekin egiten den lanarekin. Otoitza izango da Asanblada irekitzeko momentua, non prest egoteko izango den helburu nagusia. Aurtengo asanbladako momentu garrantsitzuenak Kontsiliarioaren baieztapena eta Ezker Meatzaldeko kordinadorearen hautaketa izango dira.
Beti Prest!