Euskalerriko Eskautek eta Nafarroako Eskaut Katolikoak, GIH-ekin bat
- Euskalerriko Eskautak Arabako, Euskalerriko Eskautak Bizkaiko eta Nafarroako Eskaut Katolikoetako taldeek ahotsa goratu dute Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzen dituztela erakusteko, mundu honen hobekuntzaren aldeko ardatz baitira
- Gizarteko mahaiak abian jarri duen ekimenak 2015ean NBE-k ezarritako 17 lerroak ezagutzera ematea du helburu, hauekin bat eginez eta taldeek jada martxan jarri dituzten ekintza zehatzak erakusten dituzten bitartean
¿Imaginatzen dituzu 50 milioi eskaut mundu honen alde aktiboki lan egiten? NBE-k 2015ean 17 helburu ezarri zituen hori berrori lortzeko asmoarekin: Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH).
Mundua hobetzeko, honen arazo guztiak izan behar dira kontuan eta pertsona orok indibidualki lan egin behar du, politikariek aldaketa burutzea espero gabe. Hau da, garapen iraunkorra pertsona ororen arazoa da. GIH-ak betetzea politika-agenda guztietan agertzen da, koloredun logotipo borobila gero eta gehiago ikusten da eta klima-emergentziak azkar jokatzea exijitzen du. Eskautok badakigu.
Munduko Eskaut Mugimenduaren Erakundetik Scouts for SDGs (‘eskautak GIH-en alde’) sortu da, non kide bakoitzari ekitea proposatzen zaion. Ekintza konkertuak daude helburu bakoitzeko, etxean konpost-ontzi bat sortzetik hurrengo kanpamenduan energia berriztagarriak erabiltzeraino. Gainera, checklist bat dago non helburu baikoitzeko egin diren ekintzak markatu daitezkeen.
Nahiz eta hau guztia berria iruditu, Euskalerriko Eskautak eta Nafarroako Eskaut Katolikoak osatzen duten taldeek luzez izan dute kontuan. Horregatik, aurten haien ekintzak ezagutzera emango dituzte, Euskadi eta Nafarroako eskaut mugimendua planetaren garapen iraunkorraren alde lan egiten dutela frogatzeko. Hainbat GIH aukeratu dituzte eta hilabetero ekintza hauek argitaratuko dituzte.
17 Garapen Iraunkorreko Helburuak
Ekintza klimatikoa, urpeko bizitza eta lurreko ekosistemen bizitza
Ekintza klimatikoa 13. GIH-a da eta aldaketa klimatikoa saihesteko neurriak hartzea suposatzen du. 14., urpeko bizitza, ozeanoak, itsasoak eta ur-baliabideak era jasangarrian kontserbatu eta erabiltzean datza. 15., lurreko ekosistemen bizitza, basoak era jasangarrian kudeatzean, desertifikazioaren kontra ekitean, lurraren degradazioa gelditu eta inbertitzean eta biodibertsitatearen galera gelditzean datza.
Euskalerriko Eskautek eta Nafarroako Eskaut Katolikoek hiru GIH horiekin hastea erabaki dute. Honela, Euskalerriko Eskautak Arabatik, Gasteizko San Viator taldeak udan ibaiatik hartzen duten ura filtratzen duela azaldu du. Filtroak haiek beraiek sortzen dituzte gurasoekin batera, koipea eta janari apurrak bertan gera daitezen eta lurrera bueltatzen den ura garbia egon dadin. Dutxatzeko, kutsagarri gabeko jaboi ekologikoak erabiltzen dituzte.
Euskai taldeak, Euskalerriko Eskautak Bizkaitik, Sestaon, ‘inguru naturalaren parte izatea’ udako kanpamendurako helburu bezala ezarri zuen. ‘Ingurua ezagutzea eta errespetatzea’ edo ‘kanpamenduaren osagaiak ingurugiroan integratzea’ azpihelburu bezala izanik, natura ahalik eta gutxien aldatzea lortu zuten, biodibertsitatea errespetatuz.
San Andrés taldea, Atarrabiako Nafarroako Eskaut Katolikoak, Auzolanaren bidez lantzen ditu GIH hauek. Ultzama errekaren eta Atarrabiako mendien garbiketan datza. Jasotako hondakin guztiekin mural bat sortu dute non ingurumenean dagoen zabor kantitate handia agerian uzten duten. Horrela, jendea kontzientziatu nahi dute, ingurua garbi manten dezaten.
Mural realizado por el grupo San Andrés y la participación ciudadana en Villava