Fair Saturday (Bilbon eta Bizkaian)
«Fair Saturday, mundua aldatzeko egun bat, artearen eta kulturaren bitartez». Mugimendu sozial bat, azaroaren azken larunbatean, urtero, ospatzen dena. Antolakuntza irekia zein parte hartzea oinarritzen da. Gainera, artistiko eta kultural ekintzak egiten dira, proiekto sozialak laguntzeko.
Bilbo Erdiko talde batzuek parte hartuko dute Yimby-n (Moyuan, Bilbon).
Leku horretan elkarte ezberdinak egongo dira, informazioa emanez. Ordutegia, goizeko 10:00etatik, arratsaldeko 20:00etara izango da, eta dohainik.
Bilbo Erdiko taldeek bi aktibitate dinamizatuko dituzte. Bata, goizetik, perkusio tailer bat, umeentzako. Bestea, adierazpen-aske mural bat, non edonork sentitzen duena eta pentsatzen duena adierazi nahi duen. Horrez gain, zer den Fair Saturday eta helburuak zein diren informatuko dute.
Link bat utziko dizuegu Bilbon antolatuta dauden ekintzak ezagutzeko.
Bizkaiko udalerrietan egingo diren ekintzak jarriko dizuegu, izan ere, udalerri askotan Fair Saturday egingo diren ekintzak ikus ditzakezue.
Ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Baliteke Black Friday-k indar handia edukitzea. Baina Fair Saturday-k zentzu handiagoa du.
Bidean Beti Prest,