II FERIA VACACIONAL ARRIGORRIAGA

Arrigorriagako Udalak gonbidatu nahi zaitu arrigorriagar nahiz beste herrietako 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat antolatutako Oporretako II Azokan parte hartzera. Azoka hau apirilaren 1ean eta 2an izango da eta helburua gazteei Aste Santuko eta udarako dauden hainbat aukera hurbiltzea eta erraztea da.
Bertan honako informazio hau aurkitu ahal izango duzu:
·         Bidaiak.

·         Auzolandegiak.

·         Boluntariotza programak.

·         Ikastaroak eta hizkuntzak.

·         Urte-sasoiko enplegua.

Zure intereseko informazio guztia paperean edo oparituko dizugun pendrive batean eroan ahal izango duzu. Bestalde, galdera sorta labur bati ondo erantzunez gero, hoako hiruretako bat egokitu ahal zaizu zozketan: kirol-argazki makina bat, asteburuko pack bat, Interrail pase bat, kirol eskumuturreko bat eta bidaiatzeko osagarriak.

Gainera, errealitate birtual jardueraz gozatu ahal izango duzu gure azokan.

Honako egun eta lekuetan egingo dugu:
Tokia: Euskaldun berria erakusketa gelan (Udaletxeko 2. solairuan).

Ordutegia:  Larunbatean: 11:00-14:00 / 16:00-20:00.

Igandean: 11:00-14:00.

HITZALDIAK

Larunbatean

  • 12:30- Auzolandegiak
  • 17:30- Interraila
  • 19:00- Udako boluntariotza

Igandean

  • 11:30- Auzolandegiak
  • 12:30- EB Gazteen mugikortasuna
GAZTE INFORMAZIO BULEGOA / OFICINA DE INFORMACIÓN JUVENIL

ARRIGORRIAGAKO GAZTEGUNEA

Ugertza bidea 1 – Tel. 946 001 876

 

Partekatu!