Gabon Zoriontsuak!
Zuhaitzei hostoak jausten zaizkien bezala, urteak ere gure bizitzatik pasatzen dira pixkanaka. Jada 2017ari agur esateko ordua heldu da eta horrekin batera gabonei kaixo esatekoa ere.
Hala ere, zuhaitzeko hosto guztiak berdinak ez diren bezala, pertsonak ere ez gara denak berdinak. Batzuk gabon zoriontsuak, familian, lagun giroan eta aberatsak biziko baditugu ere, gogoan izan mundu honetako gainerako hostoak; hain zoriontsu bizi izateko aukera izango ez dutenak.
Beraz, gabon zoriontsuak izan, gainontzekoak zoriontsu egin eta batez ere urte berri onena opa dizuegu!
“Zuek zarete munduaren argia” Mt 5,14