Gauean: Harribide Fundazioa-Ekaitz Taldea
Harribide Fundazioak-Ekaitz Taldeak, GAUEAN proiektua kudeatzen dute; migrazio-prozesuan dauden gazteen aterpetxea. Aurreko urteetan, neguko hilabetetan bakarrik zabaltzen zen (maiatza-ekaina arte). Baina aurten udan ere zabalik izatearen beharra ikusi da.
Gazte hauek ezagutzeko gogoak dituzten pertsona helduak behar dira; TXANDAK EGITEKO. Onarpena eta babesa emateko.
Proiektuari buruzko informazioa:
“… gugaz gehienez 8 gazte dauz, inklusio prozesu bat egiten.
Gazte nahiko autonomoak dira, eta garbiketa txandak egiteko ardura emoten diegu; horregatik boluntarioaren papera ez da dinamizatzailearena, akonpainamendukoa baizik; gaba pasatzea, aterpetxea zabalik egoko; eta gazteak ikus dezaten badagoela jendea denbora emoten duela beraikein egoteko.
Badago jendea beraiekin partxisera jolasten duela, hizketan emoten dutela denbora edo liburu bat irakurtzen. Era guztiak ondo daude. Egunaren arabera, gazteek erabakiko dute zer egin nahi duten.
Badaude egun bateko boluntarioak, eta beste batzuk aldizka.”
Parte hartu nahi baduzu, (AINHOA) kontaktuan jarri:
- Email: gizazblai@harribide.org
- Telefona: 688.88.13.57
Bidean Beti Prest