Gazte boluntarioen topaketa

Gazte boluntarioen topaketa

2018-09-21 Noticias 0

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) proiektu eta ekimen berriekin lan eta lan jarraitzen du. Laster, Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) elkarlanean, #IzanZuAldaketa gazte boluntarioen topaketa ospatuko da. Hau,irailaren 27an, arratsaldeko 18:00tan Bilbon, Boluntako ekitaldi aretoan izango da.

Egia da gure gizartean elkartegintza eta boluntariotza gazteon artean errotuta dagoela, beraz, zergatik ez egindako lana eta esfortzua balioetsi eta gazte gehiago boluntariotzara animatu? Ezagutzera eman dezagun gazteok gure aisialdian dugun parte-hartzea!

Etorri zure esperientzia beste gazteekin partekatzera eta esperientzia berriak ezagutzera. Zure ahaleginak eta bizipenak oso aberasgarriak izan daitezke!

18-30 urte bitarteko gaztea bazara eta boluntariotza munduarekin lotura baduzu edota izan zenuen, #IzanZuAldaketa gazte boluntarioen topaketara gonbidatuta zaude!

Programa:

  • 18:00 Harrera
  • 18:15 Aurkezpenak
  • 18:30 Dinamika parte-hartzailea
  • 19:30 Bideo grabaketa eta topaketaren itxiera: luntxa

Topaketan parte hartzeko FORMULARIO hau bete.

Gogoratu! EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak gorde eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.

Informazio gehiago izateko 944.43.61.43 telefonora deitu edo idatzi hezkuntza@egk.org-ra.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar