Gazte Storytelling proiektua
Elkarrizketa bat grabatuko dugu!
Zure institutuko, gazteguneko, auzoko, herriko,… gazteak ezagutu nahi dituzte, diziplinaren batean nabarmentzen direnak (kirolaria, abeslaria, idazlea, elkarteren bateko partaidea,…).
Oso erraza da, berarekin kontaktatu eta elkarrizketa bat grabatu.
12 urtetik gorako gazteek parte har dezakezue.
Baldintzak:
Ø Elkarrizketaren iraupena: 4 eta 10 minutu artean.
Ø Hizkuntza: euskara edo gaztelania.
Ø Agertu behar da:
o Elkarrizketatutako pertsonen izena, abizena eta zertan nabarmentzen dan.
o Elkarrizketa egiten dutenen izenak, abizenak eta herria/auzoa.
Ø Mugikorra, kamera,… erabilita grabatzea.
Ø Bideoa editatu.
Ø Elkarrizketa aurkezpen duten pertsonek egin behar dituzte grabazioak.
Zer egin behar da … urratsez urrats:
1) Elkarrizketatuko dugun pertsona identifikatzea.
2) Berarekin harremanetan jartzea.
3) Galdera-gidoia prestatzea.
4) Berarekin geratu eta elkarrizketa egitea.
5) Elkarrizketa editatzea.
6) Kiribil Sareari aurkeztea (sustapena@kiribilsarea.org).
Jasotzen dituzten lan guztiak eraikitzen ari diren blogean zintzilikatuko dituzte.
Elkarrizketak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 20an amaituko da.
3 lan onenentzat sariak egongo dira: FNAC-en opari-txartelak.
* arazo edo zalantzaren bat baduzue, bidali mezu bat helbide honetara: sustapena@kiribilsarea.org .