Gizarte Arduradunaren Erreleboaren Deialdia
Aurten, Itsaso Truebaren, Gizarte Arduraduna, azken kurtsoa izango da, horregatik aukera honetarako erreleboa bilatu behar dugu.Ardura hau boluntarioa da eta konpromisoaren iraupena 4 urtekoa izango dela gogorarazten dizuegu.
Kargu hau aurrera eramateko gai izango diren pertsonak euren kurrikulumak bidaltzen animatzeko eskatzen dizuegu.
Deialdi honekin batera Gizarte arduradunaren profila eta funtzioak eransten ditugu. Bere burua aurkeztu nahi duten pertsona guztiei hausnarketa bat burutzea eskatuko zaie, eta hausnarketa hori kontrastatuta egon beharko luke, laguntzailearekin, erreferentzia taldearekin zein EEBko kontsiliarioarekin
Kurrikulumak bidaltzeko epea maiatzaren 3an amaituko da, zuen taldeetan ikusten dituzuen pertsonak erronka honi heltzeko animatu.
Hona bidali: bizkaia@eskaut.org
EEBKO GIZARTE ARDURADUNAREN PERFILA
- Heldutasuna eta gizarte aukeraren aldeko sentiberatasuna.
- 22 urte baino gehiago izatea.
- Eskaut aukerak barneratuak izatea.
- Eskultismoan esperientzia zabala.
- Kargu ideologiko batean egotea edo egon izana.
- Gizarte aukeran parte hartu izana kargu, komisio, mahai edo antzeko tresnen bidez.
- Gizarte arduradunaren funtzioak barneratzeko, areagotzeko eta gestionatzeko ahalmena.
- Taldean jardunean egotea.
- Edozein lan talde edo forotan koordinazio esperientzia edukitzea.
- Euskalduna izatea.
- Begirale, zuzendari, animazio soziokulturala … titulua edukitzea.
Kontuan hartuko dira :
- Egindako kurtsoak (Kanpaketa ekologikoak, Orienting, mendi ibiltaritza, Mendia, euskal fauna eta flora, Euskal Herriko kultura eta historia, hiritar partaidetza, garapenerako lankidetza, aniztasuna)
- Plataforma edo erakundeetan edukitako partaidetza: erakunde kulturaletan (dantza, antzerki, musika …), ekologistetan, auzotar edo 21 agendarekin zerikusia dutenak, etorkinen elkarteak, integrazio sozialekoak, feministak, garapenerako lankidetzakoak edo desberdintasunean hezten dutenak, eta jarrera hartze eta aldaketa sozialezkoak.
EEB-KO GIZARTE AUKERAKO ARDURADUNAREN FUNTZIOAK
- Gizarte aukerako taldeen arduradunei laguntzea: haien beharrak eta egoerak ezagutuz eta jarraipen puntualak burutzen.
- Erreferente izan.
- Gizarte aukerako arduradunen beharrak batu formakuntza saioetarako.
- Gizarte aukerako Euskalerriko Eskauten mahaian egotea.
- Euskalerriko Eskautak Bizkaiako gizarte mahaiaren koordinatzailea izatea.
- Bostok (betearazle) taldearen kide izatea.
- Gizarte aukera ordezkatu delegaritzan.
- Gizarte aukera zaindu mugimenduan.
- Gizarte aukeraren inguruan sortzen diren proposamenei adi egotea taldeetara eraman ahal izateko.
- Delegaritzara iristen den informazioaren igorlea izatea.
- Zuzendaritza talde zabaldua, gizarte aukera mahaia, Euskalerriko Eskautak eta abarren arteko lotura izatea.