Gorka Deuna 2019

  • 2.500 pertsona inguru elkartuko dira igande honetan Santurtzin Gorka Deuna ospatzeko, bere urteroko jaia. Ekitaldia goizean hasiko da ibilaldi batekin eta egun osoan zehar hainbat jarduera ludiko izango dituzte.
  • Eskultismoak aisialdiko hezkuntzaren bidez mundua aldatzea du helburu. Pertsona aske, kritikoak eta gizarte zuzen eta solidarioa eraikitzeko konprometituak hezten ditu.

Hurrengo apirilaren 7an, igandea, 2.500 pertsona inguru elkartuko dira Santurtzin, bere urteroko jaia ospatzeko, Gorka Deuna. Euskalerriko Eskautak Bizkaiak aurten antolatutakoaren leloa “Gure modua, geure mundua”da .

Egun osoko ospakizuna izango da, goizeko 10etan hasiko da eskaut bizkaitarrak eta euren 300 begiraleak Santurtziko parkera heltzen direnean. Erakundeak taldeak noiz iritsiko diren antolatu du, garraio publikoz helduko baitira (batez ere, Renfe Aldiriak), heltze eta irteera modu tartekatuan antolatuta daude. Parketik abiatu eta  Serantes mendi magaletik oinez joango dira, ibilbidearen iraupena ordu eta erdikoa izango delarik. Bitartean ere, Agurtza museora bisita gidatua eskainiko zaie familiei. Eguerdian hamaiketakoa eta meza izango da. Bazkaldu ostean, Txarandula antzerki talde komikoak egingo du bere ikuskizuna eta bukatzeko erromeri batekin bukatuko dute eguna arratsaldeko seiak inguru, itzulera modu tartekatuan eginez.

Aurrekoetan bezala, egun osoan zehar, txosna eta merchandising eskaut denda irekita egongo dira.

 

Eskultismoari buruz

Eskultismoak aisialdiko hezkuntzaren bidez mundua aldatzea du helburu. Pertsona aske, kritikoak eta gizarte zuzen eta solidarioa eraikitzeko konprometituak hezten ditu. Mugimendua alderdi eta irabazteko asmorik gabekoa da, pertsona boluntarioz osatua. Eskaut talde batek ekintza hezitzaileak aisialdian egiten ditu, horretarako metodo zehatz bat erabiltzen du, eskaut metodoa, izateko eta egiteko estilo propioa. Hezkuntza proiektua 8 eta 19 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak 50 urte baino gehiago daramatza federazio bezala lan egiten, eta gaur egun 27 talde ditu Bizkaiko parrokia eta ikastetxe desberdinetan. 2.500 ume eta gazte inguru daude 300 begiralez lagunduta, hauek izanik hezkuntza proiektua aurrera eramaten dutenak.

 

Sustapen-bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=aRqA4E7dsWY

 

Partekatu!