“Hezkuntza ez-formaleko erakundeetan STEAM proiektuak bultzatzeko eta indartzeko gomendioen gidaliburua” aurkezten dizuegu. Innobasqueren eta EDE Fundazioaren arteko elkarlanaren emaitza da, 2017an zehar garatua STEAM Espazioa proiektuaren testuinguruan.

 

Gidaliburu hau ezingo zen egin sorkuntza kolektiboko tailerretan parte hartu duzuen berrogeita hamar eragileok egindako ekarpenik gabe. Mila esker zuen eskuzabaltasunagatik! Bertan sartu dira hizlari gonbidatu batzuen testuak ere, baita STEAM jardunbide egokien sorta bat ere.

Proiektuak eta gidaliburuak Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT), Euskaltel Konekta Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan dute. Beraz, argitalpen honek aipaturiko pertsona eta erakunde horiei guztiei esker ona adierazteko ere balio izatea nahi dugu.

Gidaliburuak izaera didaktikoa du, eta erreferentziak ematen ditu irakurleak STEAM Hezkuntza ezagutzeko, zalantzak argitu eta STEAM begiradan kokatu edo sakontzeko. Hezkuntza ez-formalaren eremuko erakundeetara zuzenduta dago. Ez da eskuliburu bat, ezta metodologia bat ere, baizik eta laguntza-gidaliburu bat gomendioekin eta oharrekin, STEAM proiektuak ezartzen aurrera egiteko.

Beraz, espero dugu gidaliburu hau baliabide erabilgarri bat izatea STEAM Hezkuntzako proiektu gehiago gauzatu ahal izateko.

 

Erabili eta goza ezazue!

Partekatu!