Gero eta gutxiago geratzen da apirilaren 7an guztiok Santurtzin elkartzeko eta, horregatik, Gorka Deuna eguneko komisioak aurtengo proposamena aurkeztu nahi dizue.

 

IDEIA OROKORRA

Taldeka Santurtzira helduko gara (trenez, autobusez, oinez..).

Behin Santurtziko Parkera heldu, ordu eta erdiko ibilalditxoari ekingo diogu. Ibilaldi hori adar guztiek egingo dute, baina irteerak Antolakuntzaren arabera izango dira.

*Pertsona batek ibiltzeko edozein zalantza izanez gero, antolakuntzarekin harremanetan jarri (bizkaia@eskaut.org).

  • Asabak eta Gurasoak: Bi aukera: Ibilaldia egin ala bisita gidatu bat egin (12:00-13:00 plaza mugatuak).

 

ORDUTEGIA

Ordutegia Jarduera
10:15 – 10:45 Santurtzira heltzea
10:30 – 12:15 Ibilaldia
12:15 – 12:45 Hamaiketakoa
13:00 – 14:00 Ospakizuna
14:00 – 15:30 Bazkaria
15:30 – 16:30 Emanaldi
16:30 – 18:15 Erromeria
17:30 Agur eskaut
17:45 Irteera tartekatua (antolakuntzak ezarria)

 

GARRAIOA ETA EPEAK

Gorka Deuna guztion jaieguna denez gero, ahalik eta pertsona gehien parte hartzea nahi dugu. Horregatik garraio kuota berdina izango da guztiontzat nondik gatozen kontuan izan barik. Prezioa 2€-koa izango da eta garraioa ordaintzeko erabiliko da. Garraioa Delegazioak antolatuko du.

Proposamena talde gehienentzat garraio publikoan joatea izango da, Renfe Cercaniasen eta Metroan, hain zuzen. Talde bakoitzeko antolakuntza zehatza aurrerago luzatuko dizuegu. (antolakuntzarako kontuan izan dezazuen).

Antolakuntzan aurrera eramateko hurrengo izen emate formularioa betetzea eskatzen dizuegu, martxoak 28a baino lehen.

 

TREBEEN ASTEBURUA:

Trebeek euren momentua izango dutela eta larunbat goizetik Santurtzin egoteko eta asteburuaz gozatzeko aukera izango dutela gogoratzen dizuegu. Asteburu honetan elkar ezagutu, elkarbanatu eta ekintza desberdinak egingo dituzte. Aurrerago asteburu honi buruzko informazio guztia helaraziko dizuegu.

Prezio: 4€/pertsona

Garrantzitsua: asteburuan izena emateko Gorka Deunara etortzeko formularioa bete behar izango duzue.

Gorka Deuna eta Trebeak asteburuan parte hartzeko formulario bete:

GORKADEUNA2019

 

ARAUAK

  • Alkohola saltzea debekatuta dago.
  • Euskalerriko Eskautak Bizkaia ekintzaren antolatzailea izan arren, zeuen ume eta gazteen erantzukizuna zeuena dela gogoratzen dizuegu.
  • Salmenta ibiltaria debekatuta dago.
  • Janaria saltzea debekatuta dago.
  • Antolakuntzak jarri ez dituen mahaiak, aulkiak, barbakoak… eramatea debekatuta dagoela gogoratzen dizuegu.

 

DENDA ESKAUT, TXOSNA ETA BESTE EKINTZAK

Txosna: Beste urteetan bezala freskagarriak eta taloa txorizoarekin saltzeko lekua egongo da. Txosna eramateko txandak aldeak antolatuko dituzte honako ordutegia jarraituz:

TXOSNA ORDUTEGIA ALDE ARDURADUNA
11:00 – 12:00 EMA
12:00 – 13:00 BE
14:30 – 15:30 HA
15:30 – 16:30 EA
16:30 – 17:30 EMA

 

Denda EEB: Beste urteetan bezala EEB, EE eta Goitiberako gauzak saltzeko lekua egongo da. Denda eramateko txandak aldeak antolatuko dituzte honako ordutegia jarraituz:

EEBKO DENDA ORDUTEGIA ALDE ARDURADUNA
15:00-16:00 EMA
16:00- 17:00 BE
17:00- 17:45 EA

 

ESKAUT DENDAK

Merchandising egiteko nahiz eskaini nahi duzuen beste edozein produktu salgai jartzeko toki zehatz bat egongo dela gogoratzen dizuegu (salmenta ibiltaria eta janaria saltzea debekatuta egongo da).

Hori guztia antolatzeko eta leku bat erreserbatu ahal izateko martxoaren 28a baino lehen bete behar duzue hurrengo formularioa. Talde bakoitzak leku berdina izango du salmentarako. Denden ordutegia 15:00etatik 17:30etara izango da.

Bete ezazue honako formulario hau saltzeko leku bat eskatzeko:

DENDAK19

 

Edozein galdera, zalantza, iradokizun… izanez gero, jar zaitezte harremanetan delegazioarekin.

Partekatu!