Asteburu honetan, 150 gazte inguru elkartuko gara Josefinos Ikastetxean, Orduñan, Bizkaiko eskultismoaz hausnartzeko. Topaketa hau kurtsoari hasiera ematen dio eta aurtengoan, geure begiraleok prest daude ahalik eta hobekien ekiteko.

Hausnarketarako momentuak izango ditugu, besteekin hazi eta partekatzeko eta besteen esperientziekin aberasteko. Honekin batera, aurten Bizkaiko taldeetara gehituko diren begirale berriei zuzendutako heziketa saio bat eskainiko diegu. Gainera, baretze momentuak ere izango ditugu, barreak eta gure proiektuak merezi duela elkarrekin ospatzeko.

Uda luze honetan bizi ditugun kanpaldiak berriro ere erakutsi dizkigute aisialdi alternatibo hau benetakoa eta beharrezkoa dela gure haur eta gazteentzat. Hau horrela jarraitzeko, gure taldeek mugimendu honen norabideari buruz hausnartuko dute oraingoan.

Horrela, Euskalerriko Eskautak Bizkaian kurtso berria jada hasia dela esan dezakegu.

 

Bidean Beti Prest, 

Partekatu!