Gazte eta nerabeekin adikzioen prebentziorako tresnak: abenduak 19

Nola landu dezakegu adikzioen gaia gazte eta nerabeekin? Zein dira arlo honen baitan dauden esku-hartzeko tresnak? Galdera hauei erantzuteko asmoz Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean Gazte eta nerabeekin adikzioen prebentziorako tresnak jardunaldia antolatu dute abenduaren 19an Euskalduna Jauregiko 5A-Sala B3 aretoan. Eman ezazu izena hemen!

Egun osoko jardunaldi honetan astialdiko taldeekin elkarlanean aritzea da asmoa. Goizean alde teorikoa eta ponentziak izango dituzte, besteak beste Osasun Publikoko eta Adikzioetako Zuzendaritzaren (Eusko Jaurlaritza, Osasun Saila) eskutik. Gainera, gai hau lantzen duten Ai Laket, Etorkintza, Fundación Gizakia eta Ortzadar elkarteak ere bertan izango dira haien esperientziak mahai gaineratzen. Arratsaldean talde dinamiken bitartez taldeen errealitatera gerturatuko dira.

Albiste honetan duzu jardunaldiko informazio guztia. Eta edozein zalantzarekin idatzi hezkuntza@egk.eus helbidera edo deitu 944436143/688737133 (Irati) zenbakira.

 

Partekatu!