Heziketa arduradunaren berriaren deialdia
Kurtso honetan, Arturo Carracedok Heziketa arduraduna egindako lana bukatutzat emango dugu, izan ere, 4 urte beteko ditu kurtsoan. Beraz, erreleboa bilatzeari ekingo diogu.
Aukeratze prozesua ezberdina izango dela esan nahi genizueke. Dakizuenez, Heziketa arduradunak lanaldi erdia dauka EDE Fundazioan eta bestea EEBn.
Hala eta guztiz ere, otsailaren 1etik aurrera Arturoko lanaldi erdia EDE Fundazioan aldatuko da, beste lekuan kokatuko baitute. Berak jarraituko du abuztura arte EEBn, halere, bere erreleboa EDEn lan egiten hasiko da otsailetik aurrera.
Hortaz, Heziketa arduradun berriak %40 lanaldia izango du EDE Fundazioan otsailetik abuztura arte (Arturorekin erreleboa emateko).
Gero, irailean hasiko da beti bezala: %50 EEBn, %50 EDEn.
EGITEKOAK ETA PERFILA
CURRICULUMEN AURKEZPENA
Curriculumak bidaltzeko epea, abenduaren 15etik urtarrilaren 17ra, barne, izango da.
LANPOSTUAREN BALDINTZAK
- Luzapena: 4 urte
- Bizkaiako Esku-Hartze Soziala sektoreko hitzarmen kolektibotik zuzentzen du. (2. kategoria)
- Lanpostuaren inkorporazioa, otsailaren 1etik aurrera Astialdiko Eskolan (EDE), eta irailaren 1ean lanaldi erabatekoa, bai Eskolan bai Euskalerriko Eskautak Bizkaian.
- Ordutegia eta lanarean sartzea hitzartuko da.
Zalantzarik izanez gero delegazioarekin harremanetan jarri zaitezte.
Eskerrik asko eta bidean Beti Prest,