Hezkuntza lan-arlorako lan deialdia: EGK
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Hezkuntza-teknikari postua betetzeko.
30 urte baino gutxiago baldin baduzu, gizarte gaietan eta hezkuntza zein parte-hartze dinamiketan aditua bazara, euskara maila altua badaukazu eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidali zure curriculuma eta motibazio gutun bat egk@egk.org helbidera maiatzaren 16a (asteazkena) 12:00ak baino lehen. Emailaren gaian, zehaztu “HEZKUNTZA TEKNIKARIA”.
Gure webgunean www.egk.eus http://egk.eus/eu/hezkuntza-teknikaria-lan-deialdia/orrialdean informazio osoa aurkituko duzue.
Zalantzaren bat izanez gero, interesa duten pertsonek 944436143; 943429767; 945220601 telefonoetara dei dezakete (8:30etik 14:00etara).
Zuen interesekoa izango delakoan, mila esker!