Pasa den Igandean, apirilak 7, 2.500 eskaut inguru Santurtzin elkartu ginen Gorka Deuna ospatzeko.
Gorka Deuna, urtero ospatzen den jaia da, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak antolatua. Aurtengo leloa “Gure modua, Geure Mundua” izan da.
Goizeko 10etan  hasi ziren taldeak Santurtziko Parkera heltzen, 300 arduradunekin batera.
Hasteko, antolakuntzak ordu erdiko ibilbide bat Serantes Mendiarekin antolatu zuen. Horrez gain, Agurtza Museora bisita gidatu bat familiei zuzenduta zegoen.
Eguerdian, Joseba Segurak (Gotzain Laguntzailea) eta Javi Garaik meza egin zuten. Bazkaldu eta gero, Txarandulakoak antzeztu ziren.  Geroago, erromeriari ekin genion, eguna amaitzeko.
Eskerrik asko antolakuntzan parte hartu duten guztiei: Gorka Deuna Komisioari, Urbegi Bizia Eskaut taldeari, Santurtziko Udalari, Txarandulakoei, Erromeriakoei eta Etorkizuna Gurasoei, besteak beste.

Gorka Deuna 2019ko bideo bilduma:

 

Partekatu!