Inés Gutiérrez Mateos Euskalerriko Eskautak Bizkaiko Heziketa Arduraduna izango da

INÉS GUTIÉRREZ MATEOS izango da Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren Heziketa arduradun berria, irailetik aurrera.

Bere ibilbidea Eskubeltz Eskaut Taldean hasi zuen Koskorrak adarrean eta prozesua amaitu ondoren begirale taldean sartu zen 2016an. Urte hauetan zehar taldearen koordinatzailea izan da eta gaur egun taldeko begirale izaten jarraitzen du.

Gizarte-hezkuntzan eta gizarte-lanean graduatua da. Lan-erronka berri horren aurrean, Inesek hitz hauek partekatu nahi izan ditu:

Etapa hau mugimenduari zerbitzatzeko desioa, ilusioa eta motibazioz egiten dudan apustu bat da niretzat, sentimendu horietatik mugimenduarentzat zein mugimenduaren parte garenontzat aberastasun eta garapen esperientzia berriak sortzearen bidean, mugimendu moduan eragiten ditugun ekintza eraldatzaileen agente izanez.

 

ZORIONAK! BETI PREST!

 

 

Partekatu!