“MUNDU HOBEA ERAIKIZ: ESKAUT COMO FORMA DE VIDA”

Kaixo danoi, 

Gero eta gutxiago geratzen da apirilaren 24an guztiok Amurrion elkartzeko eta, horregatik, Gorka Deuna eguneko komisioak aurtengo proposamena aurkeztu nahi dizue.

Badakizue aurtengo leloa “MUNDU HOBEA ERAIKIZ: ESKAUT COMO FORMA DE VIDA” dela eta berarekin eskultismoa bizitzeko era bat dela eta eskautak garenok geure inguru hurbilean (familian, lagunekin…) ere gizartea eraldatzen dugula aldarrikatu nahi dugu.

Gure eskaut izaerarekin Erreinua eraikitzen dugu, baina pañoleta lepoan dugunean ez ezik, geure egunerokoan ere egin behar dugu eta hori guztia ospatu egin nahi dugu! Horrez gain, aukera hau aprobetxatu nahi dugu Felix Murgari omenaldi bat egiteko, bere izaera eredugarriagatik.

Ekintzarako web horrialdea ere sortu egin da: hona hemen helbidea:

http://gorkadeuna.eskaut.org/

Egon adi informazio guztiak hemen argitaratuko dira eta.

IDEIA OROKORRA

Aurtengo Gorka Deuna gai desberdineko gunetan banatuta egongo da. Heltzerakoan pertsona bakoitzari mapa bat emango diogu gune desberdinak non dauden eta ekintza bakoitzaren ordutegia jakin ahal izateko (ekintza batzuk ordu zehatz batean hasi behar dira). Horrela, pertsona bakoitzak erabakiko du zein gunetara joan eta zein ekintza egin. Gorka Deunarako guneak Amurriotik banatuta egongo direla gogoratzen dizuegu, horregatik adar txikiak pertsona helduekin egon behar dira egun osoan zehar.

Gune desberdinak hauek izango dira:

  • Jokoen txokoa:

Gai desberdinetako eta adin guztietarako jokok.

  • Erakundeen txokoa

Taldeen proiektuak eta “stand”ak. EEko delegazioentzat hurbilak diren erakunde eta gizarte mugimenduen erakusketak.

  • Naturaren txokoa:

Jarduerak, tailerrak eta jolasak egongo dira. Horrez gain, ibilbide txikiak egiteko aukera izango duzue.

  • Asaben / Atzokoen txokoa:

Zure taldean aktiboki egon ez arren, “zeuk ere eskultismoan zeure aztarna utzi duzu” eta Gorka Deuna egunean zuretzako lekua egongo da.

  • Gurasoen txokoa:

Elkar ezagutzeko, elkarbanatzeko eta taldeetan gurasoek pila bat gauza ikasi eta egin ahal dutela (kanpamenduetako eraikuntzak…) jabetzeko gunea.

  • Felix Murgaren txokoa:

Felix Murgaren (Amurrioko apaiza izandakoa) museoa bisitatzeko aukera izango dugu.

  • Euskal Kulturaren txokoa:

Txalaparta, herri kirolak, euskal dantza… tailerrak eta erakustaldiak.

Ordutegia honako hau izango da:

  • 10:30-11:00 Amurriora heldu
  • 11:00-13:00 Gune desberdinetako ekintzak
  • 13:00-14:00 Eukaristia
  • 14:00-15:30 Janaria
  • 15:30-17:00 Disko festa
  • 17:00-17:45 Musika emanaldiak
  • 17:45 Agur Eskauta (lehenengo euskaraz eta gero erdaraz abestuko da)
  • 18.00 Irteera (antolakuntzak esango du nola irtengo garen)

GARRAIOA ETA EPEAK

Gorka Deuna guztion jaieguna denez gero, ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea nahi dugu. Horregatik garraio kuota berdina izango da guztiontzat nondik gatozen kontuan izan barik. Prezioa 5 €koa izango da eta garraioa delegazio bakoitzak antolatuko du. Horretarako hurrengo formularioa bete behar duzue apiliraren 12a baino lehen.

Garraio formularioa

TREBEEN ASTEBURUA:

Trebeek euren momentua izango dutela eta larunbat goizetik Amurrion egoteko eta asteburuaz gozatzeko aukera izango dutela gogoratzen dizuegu. Asteburu honetan elkar ezagutu, elkarbanatu eta ekintza desberdinak egingo dituzte. Aurrerago asteburu honi buruzko informazio guztia helaraziko dizuegu.

ARAUAK

-Antolakuntzak jarri ez dituen mahaiak, aulkiak, barbakoak… eramatea debekatuta dagoela gogoratzen dizuegu.

-Alkohola saltzea debekatuta dago.

-Euskalerriko Eskautak ekintzaren antolatzailea izan arren, zeuen ume eta gazteen erantzukizuna zeuena dela gogoratzen dizuegu.

-Agur eskauta lehenengo euskaraz eta gero erdaraz abestuko da.

– Salmenta ibiltaria debekatuta dago.

MUSIKA

Gure Gorka Deuna animatu ahal izateko, Spotify-en erreprodukzio zerrenda elkarrekin egitera animatzen zaituztegu. Kontuan izan zerrenda hori adin guztietarako egokia izan behar dela eta herrian egun osoan zehar egongo dela entzungai.

Zeuen abesti gustukoen hautaketa ona egin ahal izateko abestiak sartzeko epea martxoaren 21ean itxiko da.

Hemen uzten dizuegu zerrenda horretarako esteka:

https://open.spotify.com/user/goitibera/playlist/4I4xM3HZYhJTDAwtfxj7HF

EXTRA JOBS ETA MERCHANDISING-EN PRODUKTUEN SALMENTA

Merchandising egiteko nahiz eskaini nahi duzuen beste edozein produktu salgai jartzeko toki zehatz bat egongo dela gogoratzen dizuegu (salmenta ibiltaria debekatuta egongo da).

Hori guztia antolatzeko eta leku bat erreserbatu ahal izateko martxoaren 21a baino lehen bete behar duzue formularioa.

Merchandising eta Extra Jobs saltzeko formularioa

Edozein galdera, zalantza, iradokizun… izanez gero, jar zaitezte harremanetan zeuen delegazioarekin.

Gero eta gutxiago geratzen da!

Hona hemen informazio guztia talde eta gurasoei bidali ahal izateko.

BESARKADA BAT

2016ko Gorka Deuna eguneko komisioa

 

Partekatu!