“Denbora aurrera, begirada atzera, cincuenta años haciendo camino”

Gero eta gutxiago geratzen da apirilaren 2n guztiok Portugaleten elkartzeko eta, horregatik, Gorka Deuna eguneko komisioak aurtengo proposamena aurkeztu nahi dizue.

Badakizue aurtengo leloa “Denbora aurrera, begirada atzera, cincuenta años haciendo camino” dela eta berarekin eskultismoaren 50 urteurrena Bizkaian ospatu nahi dugu. Lan itzela egin izan da aisialdi heziketan; bidea oraindik ibiltzear! Ikustarazi nahi dugu ere Portugaleteko 3 taldeen lana: Ama Lur, Andra Mari eta Belatzak.

  • IDEIA OROKORRA

 

Portugaleteko tren geltokitik (hara helduko bait dira talde gehienak) La Florida parkera joango gara oinez. Ibilbidean zehar Portugaleteko interes puntu batzuetatik pasatuko gara, Bizkaiko eskultismoaren 50. urteurrenaren inguruan panel informatiboak egongo direla.

Behin La Floridara heldu eta adar desberdinetan banatuko gara honako ekintzak burutzeko:

  • Koskorrak- Kaskondoak (Portugaleteko umeei zabalduta egongo den ekintza): Kermes moduko jokuak antolatuko dituzte taldeak. “Betidaneko jokuak” izatea espero da, 19 inguru aldi berean. (Jokuen zerrenda zehatza bidaliko dizuegu aurrerago).
  • Oinarinak: Taldeka 4-5 ingurumen ibilbideak Portugaletetik egitea proposatuko da. Zuhaitz espezieak kokatu eta hainbat froga egin beharko dituzte.
  • Azkarrak: Kanpaketetan egiten diren eraikin tipikoen txapelketa proposatuko da. Taldeka antolatuta eta eredu batzuk jarraitzen eraikinak gauzatuko dira eremu itxi batean.
  • Trebeak: Trebeak koordinatzaileak egingo du proposamena (eta laguntza eskatuko diegu antolakuntzan) .
  • Asabak eta Gurasoak: Portugaleteko interes puntuetatik antolatuko da ibilbide bat, EEBko istorioarekin zerikusia edukiko duena.
  • ORDUTEGIA
Ordutegia Jarduera
10:00 – 10:45 Portugaletera heltzea
11:00 La Florida parkera heltzea
11:00 – 12:45 Adarren arabera antolatutako ekintzak
12:45 – 13:00 Ospakizunerantz
13:00 – 14:00 Ospakizuna
14:00 – 15:30 Bazkaria
15:30 – 16:00 Malabarista
16:00 – 17:45 Erromeria
17:45 Agur eskaut
17:50 Irteera tartekatua (antolakuntzak ezarria)
  • GARRAIOA ETA EPEAK

 

Gorka Deuna guztion jaieguna denez gero, ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea nahi dugu. Horregatik garraio kuota berdina izango da guztiontzat nondik gatozen kontuan izan barik. Prezioa 3 €koa izango da eta garraioa ordaintzeko erabiliko da. Garraioa Delegaritza antolatuko du.

Proposamena talde gehienentzat garraio publikoan joatea izango da, Renfe Cercaniasen hain zuzen. Talde bakoitzeko antolakuntza zehatza aurrerago luzatuko dizuegu. Bilbo Abandotik irteerak (haratik irtengo bait dira talde gehienak) 9:45 etatik 10:15 etara suertatuko dira (antolakuntzarako kontuan izan dezazuen).

Antolakuntzan aurrera eramateko hurrengo izen emate formularioa betetzea eskatzen dizuegu, martxoak 24a baino lehen.

http://bit.ly/GD17apuntatu

  • TREBEEN ASTEBURUA:

 

Trebeek euren momentua izango dutela eta larunbat goizetik Portugaleten egoteko eta asteburuaz gozatzeko aukera izango dutela gogoratzen dizuegu. Asteburu honetan elkar ezagutu, elkarbanatu eta ekintza desberdinak egingo dituzte. Aurrerago asteburu honi buruzko informazio guztia helaraziko dizuegu.

Garrantzitsua: asteburuan izena emateko Gorka Deunara etortzeko formularioa bete behar izango duzue.

 

  • ARAUAK

 

  • Alkohola saltzea debekatuta dago.
  • Euskalerriko Eskautak ekintzaren antolatzailea izan arren, zeuen ume eta gazteen erantzukizuna zeuena dela gogoratzen dizuegu.
  • Salmenta ibiltaria debekatuta dago.
  • Janaria saltzea debekatuta dago.
  • Antolakuntzak jarri ez dituen mahaiak, aulkiak, barbakoak… eramatea debekatuta dagoela gogoratzen dizuegu.
  • DENDA ESKAUT, TXOSNA ETA BESTE EKINTZAK

 

Diru Bilketa: Beste urteetan bezala Trebeak diru-bilketa bat egitea proposatuko da; oraingoan ibilbideak laguntzen dituzten bitartean tren geltokitik La Florida parkeraino suertatuko dituzte.

Txosna: Beste urteetan bezala freskagarriak eta taloa txorizoarekin saltzeko lekua egongo da. Txosna eramateko txandak aldeak antolatuko dituzte honako ordutegia jarraituz:

TXOSNA ORDUTEGIA ALDE ARDURADUNA
10:30 – 11:30 BE
11:30 – 12:45 EMA
14:30 – 15:30 EA
15:30 – 16:30 HA
16:30 – 17:30 HA

Denda EEB: Beste urteetan bezala EEB, EE eta Goitiberako gauzak saltzeko lekua egongo da. Denda eramateko txandak aldeak antolatuko dituzte honako ordutegia jarraituz:

EEBKO DENDA ORDUTEGIA ALDE ARDURADUNA
15:00-16:00 EMA
16:00- 17:00 EA
17:00- 17:45 BE

 

  • MUSIKA

 

Gure Gorka Deuna animatu ahal izateko, Spotify-en erreprodukzio zerrenda elkarrekin egitera animatzen zaituztegu. Kontuan izan zerrenda hori adin guztietarako egokia izan behar dela eta parkean egun osoan zehar egongo dela entzungai.

Zeuen abesti gustukoen hautaketa ona egin ahal izateko abestiak sartzeko epea martxoaren 17an itxiko da.

Hona hemen elkar zerrenda: http://bit.ly/GD17Spotify

 

  • ESKAUT DENDAK: EXTRA JOBS ETA MERCHANDISING-EN PRODUKTUEN SALMENTA

 

Merchandising egiteko nahiz eskaini nahi duzuen beste edozein produktu salgai jartzeko toki zehatz bat egongo dela gogoratzen dizuegu (salmenta ibiltaria eta janaria saltzea debekatuta egongo da).

Hori guztia antolatzeko eta leku bat erreserbatu ahal izateko martxoaren 17a baino lehen bete behar duzue hurrengo formularioa. Talde bakoitzak leku berdina izango du salmentarako. Denden ordutegia 15:00 etatik 17:30 etara izango da.

Bete ezazue honako formulario hau saltzeko leku bat eskatzeko: http://bit.ly/GD17Salmenta

Edozein galdera, zalantza, iradokizun… izanez gero, jar zaitezte harremanetan zeuen delegazioarekin.

Gero eta gutxiago geratzen da!

BESARKADA BAT

2017ko Gorka Deuna eguneko komisioa

Partekatu!