Ingurumen Boluntariotza 2019 (Martxoan)
2019ko martxoaren 23an Euskalerriko Eskautak Bizkaiak Ingurumen Boluntariotza berriro burutuko du. Taldeetako Azkarrak zein begirale taldeei Durangon izango den jaurdunaldira gogoekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, hurrengo helburuak izango dituena:
- Azkarrak eta begiraleentzako ingurumenarekin zerikusia duen ekintza zehatza egiteko aukera ematea.
- Ingurumenaren suntsiketaren inguruan kontzientziatzea.
- “Eskautak mundu hobea eraikitzen du” legea aktiboki lantzea, gure ingurunean parte hartuz.
- Eskautak naturan Jainkoaren obra ikusten eta babesten du.
- Mañaria eta Ibaizabal errekak garbitu, indartu eta suspertu.
- Pertsonek ingurmenean duten inpaktuaz kontzientzia hartzea
Aktibitea 9:30etatik 15:30etara arte iraunpena izango du eta parte hartzaile bakoitzeko prezioa 3€-koa da. Ekintzaren barne:
- Zaborra batzera goazen lekurarte garraioa
- Batzeko material (poltsak, eskularruak…)
- Janaria (bokata eta fruta)
Bolondres moduan dauden pertsonentzako segurtasun neurriak atxikitzen dira
Izena emateko epearen bukaera 2019/03/17an da, beraz bete ezazue hurrengo Formularioa
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
94 479 59 89