Ingurumen Boluntariotzarako aldez aurretiko materialak

Hurrengo larunbatean, urtarrilak 27,  Ingurumen Boluntariotza izango da: Eskautak Martxan, Getxorekin bat!

Egun horretan, aldi berean, hainbat jarduera eramango ditugu aurrera zuen laguntzarekin; alde batetik, Azkorri hondartzan apo lasterkariaren habitata hobetzeko harri batzuk mugituko dira. Bestalde, Getxoko beste zonalde batean, Gobela ibaiaren ertzean, 100 sahats eta lizar eta 50 haltz inguru landatuko dira.

Egun bakarra da ekintza guzti hauek aurrera eramateko, beraz, lanari gogor ekingo diogu. Gure lanaren garrantziaz ere jabetzeko espezie inbaditzaileak zer diren eta zer ondorio ekartzen dizkieten ekosistema ezberdinei lantzeko, hurrengo materiala proposatzen dizuegu.

Aldez aurretiko materiala

Zuen interesekoa izan daitezen,

Bidean Beti Prest,

Partekatu!