Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Arabako SEADen Lagunen Elkartearen laguntzarekin, “Gazteriaren parte-hartze aktiborantz: Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea” ekintza ospatuko dumartxoaren 21ean arratsaldeko 17:00etan Artiumeko Plaza Gelan, Gasteizen.

 

Jardunaldiaren helburu nagusia Saharar gazteria eta Euskadiko gazteriaren esperientzia-elkartrukea egitea da, ondoren gizartean parte-hartze aktiboago bat aurkitzeko tresnak izan ditzaten. Jardunaldia hiru zatitan banatuko da:

 

·         Saharako gazteria ahalduntzen bideoaren aurkezpena

·         Saharar gazteriak osatutako mahai-ingurua

·         World Te dinamika parte-hartzailea

Saharar gazteek kanpamentuetan eta baita Euskadin ere gizartean aktiboki eragiteko aurkitzen dituzten oztopo edo erronkei buruz gogoeta bat egingo da. Esperientzia pertsonaletik abiatuz, elkartegintzaren bitartez lantzea nahi dituzten arazo edo gaiei buruz hitz egingo dute ondoren, dinamika parte-hartzailean solasaldian, proposamen eta errefortzuak aurkitzeko eta haien parte-hartzea aktiboagoa izan dadin.

 

Animatu eta zatoz hurrengo asteko asteazkenean, martxoak 21, Artiumera! FORMULARIO hau betez izena eman dezakezu.

 

Gogoratu! EGK-ko lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.

Partekatu!