“Napoles-Getxo” Europear Gazte Trukea

Aisibiza Elkarteak, Getxo Kirolaken laguntzarekin, “Napoles-Getxo” europear gazte trukea antolatu du lehenengoz. Proiektu honek Europar Batasunaren dirulaguntza jaso du, “Erasmus plus” programaren bitartez.
Ekintza honek, 9 egunez beste herrialde bateko gazteekin elkarbizitzea, kultura desberdinak ezagutu eta kultura arteko esparruan lantzea du helburu.
Gazte trukea 2004, 2005 eta 2006an jaiotako gazteei zuzendua dago eta bi atal edo epe aldi izango ditu:
1.- Uztailaren 1etik 9ra Getxon (Bizkaia).
2.- Uztailaren 18tik 26ra Napolesen (Italia).
(behin behineko datak)
Nahitaezkoa da trukeko bi egonaldietan parte hartzea.
Bi egonaldietan ekintza eta proposamen desberdinak gauzatuko dira, herrialde bakoitzako bi arduradunek lagunduta egongo direlarik beti ere.
Trukea gauzatu aurretik familia eta gazteekin batzar bat burutuko da (ekainaren hasieran) Romoko Kultur Etxean, gazte trukean parte hartuko duten pertsonen zalantzak argitzeko asmoz.
Proiektuaren kostua 200 eurokoa izango da guztira (pertsonako). Prezio honek, trukeko egonaldi biak, joan etorriak, mantenua eta ostatua, eta baita trukearen garapenerako beharrezkoak diren bestelako gastuak, istripu asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua jasotzen ditu barne.
Interesa duten pertsonek maiatzaren 31 baino lehen gauzatu ahalko dute aurretiko izen ematea, gazte trukeko informazio karteleko loturan KLIKATUz edota jarraian atxikitzen dugun loturaren bitartez.
⇒PREINSCRIPCIÓN ONLINE⇐
Proiektu honetan parte hartzeko 12 plaza ditugu (lehentasuna izango dutelarik Zurrumurruen kontrako gazte taldekoek). Aurretiko izen emateak, plaza kopuruak baino gehiago izango balira, zozketa publikoa gauzatuko da (plazak bete arte)  ekainaren 3an, asteazkena, 12:00etan Romoko Kultur Etxeko Gure Gune Gaztelekuan.
Informazio gehiagorako: 688881346 (David)/ aisibizia@gmail.com
Partekatu!