Kiribil – Frantziara (azken plazak)
Kiribil Sarea, dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeen sarea da, tokiko gizarte-ekimenekoa. Komunitatea sendotzeko lan egiten dugu, udalerriaren esparruan garatzen diren gizarte eta hezkuntza programen bidez. Euskalerriko Eskautak Bizkaia sarean parte hartzen du. Aurten Kiribil Sareak, urtero bezala, ikasketa bisitaldi antolatzen du.
9 pertsona inguru (Kiribil Sareko entitate ezberdinetatik.
• 5-7 egun bisitaldi
• Finantziazioaren arabera, kanpora joaten da.
• Tematika ezberdineko elkarte proiektuak bisitatzen dira.
• Bisitaldiak, harrera egin duen elkarteak antolatzen du.
• Bisitaldi guztietan egindakoa biltzen da, beraz aurreko edizioak ikus dezakezue https://kiribileuropa.org/
• Aurten Frantziara joaten da:
– Furgonetaz (9leku)
– Abenduaren 10etatik 16ra arte izango da. (bisitaldien arabera abenduaren 15a itzuliko da).
– Egonaldi: igandetik asteazkenera Arcahon-en, eta geroago Pau-n.
– Gastu guztiak Kiribil Sareak bere egingo du.
Amaitzeko epea, abenduaren 3ra arte.
Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan:
eeb@barria.net