Basoek Lur planetaren herena estaltzen dute, eta funtsezko papera jokatzen dute biodibertsitatearen iraupenean eta gizaki askoren eguneroko bizitzan. Guretzat, eskautontzat, hezkuntzarako, jolasteko edota otoitz egiteko leku pribilegiatua izaten jarraitzen dute.

Nazioarteko Basoen eguna (martxoak 21) dela eta, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak “Kolore Guztietako Basoak” plataformarekin bat egitea erabaki dugu, beste 140 talde ekologista, elkarte eta enpresekin batera, baita kultura eta ikerkuntzaren arloko hainbat pertsonekin.

Proposamen honen helburua basoen kudeaketa publikoan aldaketa esanguratsua sustatu eta Bizkaiko basoa berreskuratzea  da, gero eta mehatxu handiagoan baitago hazkuntza azkarreko espezie inbasoreen landaketaren ondorioz, bereziki pinua eta eukaliptoa. Bizkaiko Foru Aldundiarekin negoziaketetan zortzi hilabete eman ondoren, aurrerapenak egon dira, baina ez nahikoak. Horregatik, plataformak ekimen hau herriz herri eta auzoz auzo ezagutzera eman nahi du, Bizkaiko basoen gaur egungo egoera eta proposatzen diren aldaketak azalduz. Aukera hau aprobetxatzera animatzen zaituztegu, bai taldeei, bai Gizarte arduradunei, ekimen hau zuen herri eta auzoetan ezagutzera emanez, horrela Bizkaiak berriro ere kolore guztietako basoak eduki ditzan zuen harri koxkorra jarriz.

Informazio gehiago

Horrez gain, erantsiko dizuegu otoitz bat zuen taldeetan edota adarretan egiteko.

Informazio gehiago behar baduzue jar zaitezte gurekin harremanetan:

eebgizarte@eskaut.org edo bizkaia@eskaut.org .

Partekatu!