Bilbotarrek Kooperak ipinitako berrerabilketarako kontainerrak erabili ahal izango dabez aste honetatik aurrera. Dalako kontainer horretan, uriniburuko biztanleek itzitako ehun-gaiak, jostailuak, osagarriak eta aparatu elektroniko txikiak jaso.

Bilbao Bizkaian kontainer “koloreaniztunak” dabezan herrien zerrendan txertatuta, ia osatuta geratzen da Kooperaren presentzia jasoten dauan probintziako mapa.Kontainerrak ipintea, mailaz mailakoa izango da eta alderantzizko ordenan. Aste honetan, Basurtu eta Zorrotza inguruan hastea aurreikusita dago, irailaren 26an Deustubarrutian prozesuari amaierea emoteko. Hirurogeta hamahiru kontainer honeek 2016an zehar era mailakatuan ipinita, urteko bilketak 300 tonatan gora egingo dauala uste da eta 2017an, 850 tonatan. Kooperan pozik dagoz berrerabilterako kontainerrak ipini dabezalako Bilbon eta eskerrak emoten deutsiez prozesuan esku-hartu daben guztiei, Koopera egitasmoarentzat hain garrantzitsua dan lorpenean partaide izan diralako.

image002_04.jpg
Partekatu!