Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren delegazioa ikasturte berri honetako ildo estrategiko guztiak planifikatzen ari da

2020-2021 ikasturte hau ziurgabetasunez beteta dago COVID-19aren egoeraren ondorioz, osasun-protokoloek gure taldeekin bizi dugun errealitatea aldatu baitigute. Hala ere, delegazioak motorrak abian jarri ditu joan den asteburuan, eta ikasturtea planifikatu du ildo estrategiko guztiak mahai gainean aterata. María Manriquek, Euskalerriko Eskautak Bizkaiako lehendakariak, honela dio: “Ilusio handiz gatoz berriro taldeen biziaren bideratzaile izaten saiatuz”.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak taldeak animatzen du zuhurtasunez abian jartzera, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-neurri guztiak kontuan hartuta.

Animo eta aurrera.

Bidean beti prest.

Partekatu!