Lan Eskaintza – Argizai Eskaut Taldea
1. LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA
Elkartea: Argizai Eskaut Taldea
Programa: Galdakaoko ume eta nerabeentzako animazio soziohezitzaile programa
Lanpostuaren deitura:Ludotekako hezitzailea
Lekua: Argizai Eskaut Taldeko proiektuetan (Galdakao)
2. PROFILA
2.1 Eskakizunak
- Aisialdiko begirale, aisialdiko zuzendari, heziketa soziala edota animazio soziokulturaleko titulazioa.
- Euskarako titulazioa: EGA edota hizkuntza eskakizuna C1 edo baliokidea.
- Titulazioa: batxilergoa edo FP II
2.2 Baloratuko da
- Eskultismoa eta elkartegintza mundurekin lotura.
- Nerabe eta gazteekin lan experientzia. 11 eta 15 urteko gazteekin erlazionatzeko gaitasuna.
- Nerabe eta euren familiekin lan egiteko motibazioa eta inplikazioa.
- Iniziatiba eta autonomia lanean.
- Osagarrizko formazioa: animazio soziokulturala, hezkidetza, koedukazioa, nerabeekin interbentzioa edota gatazken ebazpenean zerikusia duten ikasketak.
- Informatika eta sare sozialetan ezagutza.
- Gidabaimena eta kotxea.
- Lehen-sorospeneko oinarrizko formazioa.
2.3 Egin beharrekoak.
- Argizaiko Ludotekatako espazioa eta ekintzen bidez interbentzio hezigarria egin.
- Ludotekako koordinatzailerekin batera egindako programazioa aurrera eraman.
- Proiektuetako espazioak zaindu eta animatu giro atsegina ziurtatuz eta sortu ahal diren gatazkak kudeatu.
- Espazioa batuta eta materiala zainduta eduki. Apurtuta dauden jolasak edo materialak bota eta proiektuetako erabiltzaile eta euren familientzat espazio atsegina eta erakargarria dela ziurtatu.
- Ludotekatako erabiltzaileekin erlazionatu euren integrazioa eta parte- hartzea sustatuz.
- Ludotekatako erabiltzaileen arteko euskararen erabilera sustatu.
3. PROFIL LABORALA
Astelehenetik ostiralera zabalik dauden ludoteketan lan egiteko irailean hasita, arratsaldeko ordutegian (17:00-18:30) 1,5 ordu/eguneko (horrez gain, astean behin, ordu beteko koordinazio batzarrak); Begirale kategoria Bizkaiko esku hartze sozialeko hitzarmenean oinarrituta.
Interesatuta bazaude zure kurrikuluma bidali argizai@gmail.com helbidera. Epea : uztailak 26 (barne)