Lan Eskaintza – Argizai Eskaut Taldea
1. LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA
Elkartea: Argizai Eskaut Taldea
Programa: Galdakaoko nerabeentzako animazio soziohezitzaile programa
Lanpostuaren deitura: Topaguneko hezitzailea
Lekua: Galdakaoko Topagunetan
2. PROFILA
2.1 Eskakizunak
▪ Aisialdiko begirale, aisialdiko zuzendari, heziketa soziala edota animazio soziokulturaleko titulazioa.
▪ Euskarako titulazioa: EGA edota hizkuntza eskakizuna C1 edo baliokidea.
▪ Titulazioa: batxilergoa edo FP II
2.2 Baloratuko da
• Eskultismoa eta elkartegintza mundurekin lotura.
• Nerabe eta gazteekin lan esperientzia. 11 eta 15 urteko gazteekin erlazionatzeko gaitasuna.
• Nerabe eta euren familiekin lan egiteko motibazioa eta inplikazioa.
• Iniziatiba eta autonomia lanean.
• Osagarrizko formazioa: animazio soziokulturala, hezkidetza, bizikidetza, nerabeekin interbentzioa edota gatazken ebazpenean zerikusia duten ikasketak.
• Informatika eta sare sozialetan ezagutza.
• Gidabaimena eta kotxea.
• Lehen-sorospeneko oinarrizko formazioa.
2.3 Egin beharrekoak.
▪ Topaguneko espazioa eta ekintzen bidez interbentzio hezigarria egin.
▪ Topaguneko koordinatzailerekin batera egindako programazioa aurrera eraman.
▪ Topagunea zaindu eta animatu giro atsegina ziurtatuz eta sortu ahal diren gatazkak kudeatu.
▪ Espazioa batuta eta materiala zainduta eduki. Apurtuta dauden jolasak edo materialak bota eta Topagunea erabiltzaile eta euren familientzat espazio atsegina eta erakargarria dela ziurtatu.
▪ Topaguneko erabiltzaileekin erlazionatu euren integrazioa eta partehartzea sustatuz.
▪ Topaguneko erabiltzaileen arteko Euskararen erabilera sustatu.
3. PROFIL LABORALA
31 ordu/hileko kontratu aukera, ostiraletik igandera. Begirale kategoria Bizkaiko esku hartze sozialeko hitzarmenean oinarrituta.
Interesatuta bazaude zure kurrikuluma bidali argizai@gmail.com helbidera. Epea : irailak 13 (barne)