Lan Eskaintza – Argizai Eskaut Taldea
1. LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA
Elkartea: Argizai Eskaut Taldea
Programa: Galdakaoko nerabe eta gazteentzako animazio soziohezitzaile programa
Lanpostuaren deitura: Galdakaoko nerabe eta gazte zerbitzuen koordinazio teknikaria
Lekua: Indarra Topagunean
2. PROFILA
2.1 Eskakizunak
- Titulazioa: Giza zientzietako/gizarte zientzietako titulazio akademikoa (animazio soziokulturaleko goi mailako teknikaria, irakasle-ikasketak, gizarte-hezkuntza…)
- Aisialdiko zuzendari titulazioa.
- Euskarako titulazioa: EGA edota hizkuntza eskakizuna C1 edo baliokidea.
2.2 Baloratuko da
- Hezkuntza-proiektuak diseinatzen eta abian jartzen esperientzia izatea.
- Eskultismoarekin lotura izatea
- Elkartearen ideiarekin bat etortzea eta elkarteko giza taldearekin integratzeko eta lankidetzan aritzeko prest egotea.
- Prestakuntza osagarria: hezkuntza eta animazio soziokulturalarekin zerikusia duten ikasketak.
- Esperientzia elkarteetan, erakunde baten koordinazioa eta kudeaketa, jardueren programazioa eta antolaketa, baliabideen bilaketa, monitoreen laguntza eta koordinazioa… Zeregin horietarako gaitasuna.
- Informatikako ezagutzak.
- Taldeen kudeaketan lan-esperientzia.
- Gazteekin harremanak izateko gaitasuna.
- Pertsonekin lan egiteko motibazioa. Portaera disruptiboak dituzten gazteak.
- Ekimena eta proaktibitatea.
2.3 Egin beharrekoak.
- Erakundeko talde teknikoko kide izatea, taldea osatzen duten gainerako pertsonekin koordinatzea eta taldearen martxa onarekin arduratzea.
- Erakundeko beste proiektu batzuk abian jartzen laguntzea (sustapena eta garapena)
- Topaguneetako jardueren urteko programa (egutegia eta hileko programazioa besteak beste) diseinatu, koordinatu, garatu eta sustatu. Topaguneetan bertan edo horretarako pentsatutako beste gune batzuetan garatu ahal izango dena.
- Nerabe eta gazteria zerbitzu eta proiektuen memoria txostenak gauzatzea.
- Galdakaoko gazteria zerbitzuetako pertsona-taldearen koordinazioa.
- Zerbitzuaren ardura duen udal-teknikari eta Sareko zein kanpoko beste erakundeekin koordinazioa eta elkarlana.
- Inguruko harreman sare bat osatzea, nerabe eta gazteei zuzenduriko lankidetza jarduera bat gauzatzeko asmoz.
- Langileei Hezkuntza eta lan arloko aholkularitza eta kontrastea ematea.
- Galdakaoko gazteria zerbitzuetako kanpo komunikazioa dinamizatzea (Sare sozialak…).
3. PROFIL LABORALA
Lanaldia: %50.
Aldia: 2021eko irailaren 15etik 2022ko martxoaren 6ra (luzagarria).
Kategoria: Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenaren 2. taldea.
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera, goizez eta/edo arratsaldez.
- Erakundearen jarduera eta programen arabera, larunbatak, igandeak edo jaiegunak.
Disponibilidadea:
- Telefono bidezko arreta erakundearen edozein jarduera edo programa garatzean, erakundearen barne-jarraibideen arabera.
Interesatuta bazaude bidali zure kurrikuluma gerentzia@argizai.org helbidera. Epea: irailak 12, igandea.