Lan Eskaintzak Argizai Eskaut Taldea
Bidaltzen ditugu Argizai Eskaut Taldea bidalitako bi lan eskaintza:
1. LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA
Elkartea: Argizai Eskaut Taldea
Programa: Galdakaoko nerabeentzako animazio soziohezitzaile programa Lanpostuaren deitura: Topaguneko hezitzailea
Lekua: Galdakaoko Topagunetan
2. PROFILA
2.1 Eskakizunak
- Aisialdiko begirale (nahitaez), aisialdiko zuzendari, heziketa soziala edota animazio soziokulturaleko titulazioa.
- Euskarako titulazioa: EGA edota hizkuntza eskakizuna C1 edo baliokidea.
- Titulazioa: batxilergoa edo FP II
2.2 Baloratuko da
- Eskultismoa eta elkartegintza mundurekin lotura.
- Nerabe eta gazteekin lan experientzia. 11 eta 16 urteko gazteekin erlazionatzeko gaitasuna.
- Nerabe eta euren familiekin lan egiteko motibazioa eta inplikazioa.
- Iniziatiba eta autonomia lanean.
- Osagarrizko formazioa: animazio soziokulturala, hezkidetza, koedukazioa, nerabeekin interbentzioa edota gatazken ebazpenean zerikusia duten ikasketak.
- Informatika eta sare sozialetan ezagutza.
- Gidabaimena eta kotxea.
- Lehen-sorospeneko oinarrizko formazioa.
2.3 Egin beharrekoak.
- Topaguneko espazioa eta ekintzen bidez interbentzio hezigarria egin.
- Topaguneko koordinatzailerekin batera egindako programazioa aurrera eraman.
- Topagunea zaindu eta animatu giro atsegina ziurtatuz eta sortu ahal diren gatazkak kudeatu.
- Espazioa batuta eta materiala zainduta eduki. Apurtuta dauden jolasak edo materialak bota eta Topagunea erabiltzaile eta euren familientzat espazio atsegina eta erakargarria dela ziurtatu.
- Topaguneko erabiltzaileekin erlazionatu euren integrazioa eta partehartzea sustatuz.
- Topaguneko erabiltzaileen arteko Euskararen erabilera sustatu.
3.PROFIL LABORALA
3.1 Lehenengo Profila
58 ordu/hileko kontratu aukera, asteazkenetik igandera.
Otsailak 5ean hasteko.
Begirale kategoria Bizkaiko esku hartze sozialeko hitzarmenean oinarrituta.
3.2 Bigarren Profila
34ordu/hileko kontratu aukera, ostiraletik igandera.
Otsailak 1ean hasteko.
Begirale kategoria Bizkaiko esku hartze sozialeko hitzarmenean oinarrituta.
Interesatuta bazaude zure kurrikuluma bidali argizai@gmail.com helbidera. Epea : urtarrilak 27