Gabonetako eskaut aktibitatearen argazkiak

Gabonetako oporrak amaitu dira, eta lanpostuetara edo ikasmahaietara itzuli behar da ikasten jarraitzeko. Itzulera hau eramangarriagoa izan dadin, Bizkaiko eskaut taldeek Gabonetan egin dituzten jardueren errepasoa egingo dugu.

Lehenengo opor-egunekin hasiko gara. Olentzero eta Mari Domingi gure auzo edo herrietara hurbiltzen dira, urtearen gainerakoan ondo portatu diren pertsona guztiei opariak emateko. Gaua baino lehen, Eskubeltz (Getxo) eta Euskai (Sestao) bezalako eskaut taldeek harrera egin zieten bi pertsona horiei, hainbat gabon-kanta abestu zituzten beren herriko kaleetan, eta txokolate on batekin amaitu zuten eguna.

Txispeleta (Mungia), Gaizkinak (Basurto, Bilbo) eta Gozaldi (Uribarri, Bilbo) bezalako beste talde batzuek egun gutxi batzuetako kanpamentu bat egin ahal izan dute aterpetxe batean, eta arreta berezia jarri zaie pandemia dagoen momentuan Covidaren aurrean hartu beharreko segurtasun-neurriei.

Urtea amaitu da eta abenduaren 31n Errekalde (Bilbo) taldeak Pagasarrira igotzeko tradizioarekin jarraitzen du.

Bizkaiko eskaut taldeek Gabonetan egindako jarduerak amaitzeko… Hainbat begirale aprobetxatu dira lehen hiruhilekoa berrikusi eta ebaluatzeko, haur eta gazteekin irteerak egiteko edo Errege-erregina Magoei beren herrian zehar kabalgata egiten laguntzeko.

Partekatu!