Bizitzak erdigunean!

Emakumeok* populazio totalaren erdia osatzen dugu, eta, modu batean zein bestean, egoera prekarioetan aurkitzen gara gure bizitzako hainbat arlo desberdinetan. Badaude toki batzuk non emakumeak* ez diren ezta pertsonatzat hartzen. Guztiontzat bizitza duin eta jasangarriak lortzea beharrezkoa da, eta ez gutako batzuen hobekuntzekin bakarrik konformatzea.

Lan munduari begira, historian zehar emakumeok* burutu dituzten lanak sozialki eta ekonomikoki gutxiago balio izan dute, hauetako batzuk sistema kapitalistarentzat ikusezinak izanda, baina bizitzarentzat guztiz beharrezkoak. Lan mota hauek ez onartzeak %28 soldata ebakia bermatu du eta emakumeak jarri ditu ezberdintasun egoera baten aurrean, batez ere emakume* migranteengan. Honen ondorioz, ugalketa eta zaintza lanak aitortu behar dira, lan ordaindua ala ez ordaindua izan.

Emakumeen* kontra eragiten diren indarkeria mota desberdinen bidez ikusi da, bizitza batzuk beste batzuk baino gehiago balio duten sistema batean bizi garela. Bizitza erdigunean jartzea beharrezkoa dugu, bizi guztiei balore bera ematen eta ekintza honekin kaltetuak ikusten diren gizarteko egitura guztiak birplanteatu. Hau lortzeko elkarren menpeko izakiak garela ulertu behar da, hau da,ezinezkoa da gizaki baten bizitza imajinatzea beste gizaki baten laguntzarik gabe.  

Hau guztiaz gain, gure gizartean ezarrita dauden justizia eta lege-sistema patriarkala indarkeria matxista bermatzen dute emakume bat zalantzan jartzen den bakoitzean eraso matxista bat salatzerakoan. Urteko lehenengo 21 egunetan genero indarkeriaren 10 kasu jaso dira Espainian.

Euskalerriko Eskautak eta SCN-NEK egunero mugimendu hau posiblea egiten dugun emakume* askorengatik osatuta dago: umeak eta gazteak, hezitzaileak, nagusiak, arduradunak, amak, asabak, teknikariak…

Kontziente gara sistema hau ez duela ibiltzen emakumeak* menderatuak egongo ez balira. Badakigu guk planto egiten badugu, mundua gelditzen dela. Gaur, martxoak 8, Emakumeen Eguna ospatzen dela, zaintzen duen emakumearena*, etxekoandrearena, etxetik kanpo lan egiten duen emakumearena*, denona. Gutako bakoitzak eskultismoan dugun paperetik bidezko, berdinzale, feminista eta indarkeria matxistaz libre dagoen mundu batengatik borrokatzen jarraituko dugu.

Baina gaur ez da ospakizun eguna bakarrik. Gaur kaleak betetzeko eguna da, munduko plazak ibiltzeko, gure eskubideak aldarrikatzeko, ados ez gauden kontu guztiak salatzeko, sororitatean oinarrituz, gure arteko harremanak indartzeko… zapaldu, esplotatu eta erabiltzen gaituen sistema bati planto egiteko. Ekitatean oinarritzen den gizarte baterantz abiarazteko bakoitzak zer paper hartu nahi duen hausnartzeko eguna da gaur.

Zutik emakumeak*, hautsi gure kateak, zutik, zutik, zutik…

Beti prest!

* ‘Emakume’ kategoria erabiltzen dugu bertan batzen diren gorputz ezberdinak, ibilbide, bizipen, gaitasun eta identitateak (bollerak, trans…)

Partekatu!